kultura
Bizkaia
Omako Basoa, moda-modan
Eider Garaikoetxea | eitb.eus
Gazteentzako arropa egiten duen marka ezagun batek Agustin Ibarrolak margotutako basoa aukeratu du bere azken kanpaina girotzeko.
Bershka Inditex taldeko marka ezagunak moda-modan jarri du Omako Basoa. Bizkaiko Foru Aldundiaren basoa aukeratu du gaztetxoentzako arropa egiten duen konpainiak 2014ko udazken-neguko kanpaina girotzeko.
Agustin Ibarrolak pinuen enborretan margotutako forma geometrikoek eta modeloen jantzi koloretsuek bat egin dute.
Irudiez osatutako katalogoa egiteaz gain, Youtuben bideoa eskegi du Bershkak. 'The Call Of The Urban Wolves' ('Hiriko otsoen deiadarra') bideoa 260.000 aldiz ikusi dute jada. Bertan, modeloek otsoak dirudite, basoen itzalen artean dantzan.