kultura
Ekitaldi garrantzitsua
Benito Lertxundik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du
Erredakzioa
'Orioko bardoak' ibilbidean berekin lan egin duten musikariak, profesionalak eta lagunak gogoratu ditu, eta jasotako sariaren "zati handi bat" eurena dela guztiz konbentzituta azaldu da.
Benito Lertxundi abeslariak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du ostegun honetan, bere ibilbidea goretsita, ekitaldi berezi batean. Bertan, harrerako familien lana eta frankismoaren kastigua jaso duten emakumeak ere omendu dituzte.
Martin Garitano ahaldun nagusia izan da ekitaldi garrantzitsuaren buru, eta hark eman ditu sariak, foru jauregian, duela gutxi Bilduk Gipuzkoa plazan ezarritako ikurrina handitik zenbait metrora.
Ekitaldira, bestak beste, ondorengo hauek joan dira: Foru diputatu guztiak, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusien presidentea eta EH Bildu eta EAJ alderdietako prokuradoreak. 18:30ean hasi da, "ezpatadantza" bat egin die saria jaso duten kide guztiei.
Partekatutako saria
Hitzaldian, Lertxundik ibilbidean berekin lan egin duten musikariak, profesionalak eta lagunak gogoratu ditu, eta jasotako sariaren "zati handi bat" eurena eta urteotan jarraitu duen jendearena dela guztiz konbentzituta azaldu da.
"Orioko bardoa" bezala ezaguna den abeslariaren hitzetan, "ohorea" da Gipuzkoako dominen "klubean" sartzea. Besteak beste, Nestor Basterretxea eta Mikel Laboa euskal artistak daude bertan.
Aldundiak aurten sari nagusia, Gipuzkoako Urrezko Domina, Benito Lertxundi gipuzkoarrari ematea erabaki zuen, euskal kulturan eta euskarari egindako ekarpenean izandako ibilbideagatik.
Musikari eskainitako bost hamarkada baino gehiago
Lertxundik (Orio, 1942) musikari bizitzako bost hamarkada baino gehiago eskaini dizkio. Kaleratutako diskoen artean: "Oro laño mee batek" (1974), "Zuberoa/Askatasunaren semeei" (1977), "Pazko gaierdi ondua" (1989) eta "Hitaz Oroit" (1996).
Maitasuna, protesta, tradizioak, Zuberoako folklorea, kantu epikoak, euskal poetei musika ipini die eta bere konposaketa propioak jasota daude Lertxundiren diskografia zabalean. "Ez dok amairu" mugimendu kulturalaren parte ere izan da; Jorge Oteiza eskultorearen eragina ere izan zuen azken horrek.
Ekitaldian hainbat audiobisual eman dituzte, eta diktaduran emakumeek jasandako errepresioa gogoratu dute, harrera familien lana ezagutzera emateaz gain. Martin Garitanok mintzaldian azaldu duenez, Gipuzkoako herritarren "kalitatea" agerian jartzen du horrek.
Benito Lertxundik euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena goraipatu du Garitanok. Ekitaldian hainbat musikarik albokarekin, klarinetearekin eta txalapartarekin egindako piezak jo dituzte. Bi emakumek dantza eginda eta koro baten emanaldiarekin amaitu da.