Itxi

Musika

Musika-jaialdia

100 herrialdetatik etorritako 112.800 bisitari, 2019ko Bilbao BBK Liven

EITB.EUS

Europako musika-jaialdirik garrantzitsuenetariko bat bihurtu da Bilbao BBK Live. Datorren urteko edizioa uztailaren 9tik 11ra bitartean izango da.

2:40
Bilbao BBK Live

Europako musika-jaialdirik garrantzitsuenetariko bihurtu da Bilbao BBK Live, eta aurtengo edizioak, 14.k, alegia, hori berretsi egin du, parte-hartzaile kopuruari eta zuzenean aritutako artistei erreparatuta.

Jaialdiaren antolatzaileek ohar baten bidez jakitera eman dutenez, 100 herrialdeetatik etorritako 112.800 bisitari izan dira, eta nazioarte mailako izar handiak izan dira Bilbao BBK Liveko oholtza gainean, besteak beste, The Strokes (Estatuan eskainitako emanaldi bakarra), Rosalia (kalitate handiko ikuskizuna eskaini zuen), Liam Gallagher, Thon Yorke, Brockhampton eta Vetusta Morla.

Larunbat gau honetan 37.000 lagun izan dira jaialdian. Weezer, The Good, The Bad & The Queen (Damon Albarn, Brexitari buruz abesten), Vince Staples (une honetako hip hop ahotsik interesgarrienetariko bat), Hot Chip eta 2manydjs.

Bilbao BBK Liveko antolatzaileek azpimarratu dutenez, "gehien erabilitako ostatua kanpina izan da, 9.000 pertsonak erabili dute". Iaz bezala, nahi dutenek Zierbena Sarea elkarte solidarioari eman ahal diote kanpin-dendak. Horrez gain, antolatzaileek eskerrak eman dizkio publikoari, Kobetamendi garbi mantentzeko eskura jarritako baliabideak erabiltzeagatik.

Datorren urteko Bilbao BBK Live 2020ko uztailaren 9tik 11ra bitartean egingo dute, eta salgai jarritako lehenengo 3.000 bonuak agortu dira dagoeneko.