Itxi

Musika

Kezka

Kepa Junkera ospitaleratu dute Belgikan, iktusa izan eta gero

eitb.eus

Bilbotar musikaria kontzertu batzuk eskaintzera joan zen herrialde horretara. Medikuen arretapean dago bertan.

  • Kepa Junkera

Kepa Junkera bizkaitar trikitilaria Belgikan ospitaleratu dute, asteazkenean, abenduak 5, iktusa izan eta gero. Asteburuan Bruselan jo behar zuelako zegoen herrialde horretan bilbotarra.

EiTBk jakin ahal izan duenez, musikaria ospitaleratu eta urgentziazko ebakuntza bat egitea erabaki zuten, ondoezik sentitu eta gero, eta ospitaleratuta dago oraindik, medikuen zaintzapean.

Haren konpromiso guztiak bertan behera gelditu dira, informazio gehiago izan arte.