Itxi

Musika

Kontzertuak

Nicki Minaj, Halsey eta Rosalia BECen arituko dira, MTV sarien galan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Igandean egingo duten galak, besteak beste, Michael Peña eta Diego Luana aktoreak izango ditu aurkezle.

  • Nicki Minaj, Halsey eta Rosalia. Argazkia: MTV

    Nicki Minaj, Halsey eta Rosalia. Argazkia: MTV

Nicki Minaj, Halsey eta Rosalia artistak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan igande honetan egingo duten MTV musika katearen sari-banaketan arituko direla jakinarazi dute. Egun horretan BECen jazotzen den guztia Viacomen kateetan (MTV, Comedy Central eta Paramount) ikusteko aukera izango dute musikazaleek. Aipatzekoa da, halaber, MTVk alfonbra gorriaren irudiak zabalduko dituela, 20:00etatik aurrera.

Kontzertuetako batzuk iragartzeaz gain, ekitaldia, besteak beste, Michael Peña eta Diego Luna aktoreek aurkeztuko dutela iragarri dute.

Minajek bi izendapen lortu ditu MTV sarietarako: artista onenarena eta look onenarena. Bestalde, Halsey eta Rosalia estreinakoz igoko dira aipatu sarien agertokira. Rosaliak, gainera, tokiko artista onenaren saria eskura lezake.

Hailee Steinfeld, galako aurkezlea

Hailee Steinfeld kaliforniar abeslari eta aktoreak ere aurkeztuko du gala, eta abestu ere egingo du, antolatzaileen arabera.

Steinfeldek Push onena aitortu zuen saria irabazi zuen iaz EMA sarietan, eta aurten ere izendatuen artean dago, pop artista onena hautatzeko sailean. Bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako ere izendatuta egon zen, True Gift Coen anaien filmean egindako lanarengatik.

Janet Jacksoni omenaldia egingo dio MTVk

MTV telebistak Janet Jackson AEBko abeslaria omenalduko du EMA 2018 sari banaketa ekitaldian.