Musika
EMA sariak
BECen MTVren sari banaketa ikusteko sarrerak, 65 eta 35 euroan
eitb.eus
Azaroaren 4an Hailee Steinfeldek aurkeztuta Barakaldoko erakustazokan egingo duten galarako sarrerak erosi nahi dituztenek zozketa batean parte hartu beharko dute. Irabazleek erosi ahalko dituzte.
-
Hailee Steinfeld kantari eta aktoreak aurkeztuko du gala
MTVk azaroaren 4an Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko erakustazokan egingo duen sari banaketarako sarrerak lortu nahi dituztenek zabalik dute izena emateko epea, telebista kateak iragarri duenez.
Izan ere, txartelak erosi ahal izateko, webgune batean izena eman beharra dago lehenik, urriaren 15eko eguerdia baino lehen. Antolatzaileek zozketa egingo dute gero, bertan izena eman dutenen artean, eta urriaren 17an, asteazkenarekin, mezu elektroniko bat bidaliko diete irabazleei, erosteko aukera emango dien esteka eta pasahitza helarazteko.
Bi sarrera mota egongo dira salgai: erabateko ikuseremua duena (65 euro) eta ikuseremu mugatukoa (35 euro). Sarreren titularrak nahitaez sartu beharko du bere izena daramaten sarrerak dituztenen taldean.
Hailee Steinfeld, galako aurkezlea
Halaber, Hailee Steinfeld kaliforniar abeslari eta aktoreak aurkeztuko du gala, eta abestu ere egingo du, antolatzaileen arabera.
Steinfeldek Push onena aitortu zuen saria irabazi zuen iaz EMA sarietan, eta aurten ere izendatuen artean dago, pop artista onena hautatzeko sailean. Bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako ere izendatuta egon zen, “True Gift” Coen anaien filmean egindako lanarengatik.