Itxi

Musika

Irailak 14-15

Donostia Festibalak publikoa bikoiztu nahi du aurten

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako Hipodromoan irailaren 14an eta 15ean egingo duten jaialdiko kartelburuak Kase.O, C. Tangana, Berri Txarrak eta Pussy Riot izango dira.

1:26

Donostia Festibalak 14.000 eta 15.000 pertsona artean bildu nahi ditu aurten, irailaren 14an eta 15ean, iaz bildutakoen bikoitza, kartelean rapa eta “gazte jendeari zuzendutako beste estilo batzuk” eskaintzearen aldeko apustua egin eta gero.

Donostia Festibalaren zortzigarren edizioa Donostiako Hipodromoan egingo duten bigarrena izango da: lau agertoki jarriko dituzte, egunero 7.500 pertsona erakarri nahi dituen eremuan. Publikoak, gainera, hainbat aukera izango ditu bertaratzeko: 350 autorentzako aparkalekua, doako autobusak eta topoa.

Ostiralean, Kase.O eta C. Tangana buru izango dituen jardunaldian, The Young Wait, Niño de Elche, Albert Cavalier, Cala Vento, Mueveloreina, Nathy Peluso, Lester y Eliza, Betacam, Pet Fennec eta Egoitz Polas ere arituko dira.

Igandeko plater nagusiak Berri Txarrak eta Pussy Riot kolektibo punk eta feminista izango dira, eta horiekin batera arituko dira Ane Leux, No Age, Los Bracco, La M.O.D.A., Pelax, Liher eta Señor No.

Sergio Cruzado jaialdiaren zuzendariaren esanetan, Donostia Festibalak egindako norabide aldaketa “saritu” du publikoak, lehen joaten ez zen 20 eta 30 urteko publikoak “erantzun” egin baitu, eta inoiz baino sarrera gehiago saltzen ari dira.