Itxi

Musika

Jaialdia

Ze Premikin: rock ozena Gazteszenan, apirilaren 12an

eitb.eus

Bukowskik jaialdiaren seigarren edizioa antolatu du Gasteszena Egiako aretoan: Willis Drummond, Atom Rhumba, Estricalla, Niña Coyote eta Chico Tornado, Johnny Casino, Oscar Benas, Cobra eta Sofa.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak hartuko du parte, besteak beste.

    Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak hartuko du parte, besteak beste.

Gasteszena Egia Donostiako auzoko aretoak Ze Premikin jaialdiaren seigarren edizioa hartuko du apirilaren 12an, 20:00etatik aurrera, eta talde hauek hartuko dute parte bertan: Willis Drummond, Atom Rhumba, Estricalla, Niña Coyote eta Chico Tornado, Johnny Casino, Oskar Benas, Cobra, Sofa. Gainera, hiru disko-jartzaile ere izango dira gaua girotzen: Frances Be, Eddie Mae eta Blami.

Sarrerak salgai daude dagoeneko: 15 euroko prezioa izango dute aurretik eta 18koa leihatilan.