Itxi

Gastronomia

Madrid Fusin

Eneko Atxa, Urteko Sukaldaria ekoizle artisauekin egiten duen lanagatik

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitar sukaldariak Madrid Fusión jaialdian jaso du saria, eta The Best Farmers ekoizle artisau onenak goi sukaldaritzarekin lotzeko sarea aurkeztu du.

  • Eneko Atxa

    Madrid Fusionen jaso du saria bizkaitar sukaldariak. Argazkia: Efe.

Eneko Atxak, bere jatetxe guztien artean bost Michelin izar biltzen dituen sukaldariak, Urteko Sukaldari Onenaren saria jaso du Madrid Fusión topaketan, sukaldaritzan egindako ibilbideagatik ez ezik, ingurumenaren eta ekoizle artisauen alde egindako lanagatik ere.

Azurmendi bere jatetxea (Larrabetzu), gainera, munduko iraunkorrena izendatu dute, eta, Atxak, horren jabe eta sukaldariak, The Best Farmers sarea aurkeztu du Madrid Fusionen, munduko ekoizle artisau onenak eta goi sukaldaritza harremanetan jarri nahi dituen sarea, kontsumitzailearen onerako.

Atxa aspaldidanik ari da inguruko ekoizleekin lanean, desagertzeko arriskuan dauden bertoko espeziak berreskuratzeko, eta adierazi du nahiko lukeela bazkaltiarrek eta lankideek sukaldariei erakusten dieten “esker on eta maitasuna” ekoizleengana ere iristea.