Durangoko Azoka
57. edizioa
2022ko Durangoko Azokaz gozatzeko informazio guztia: noiz, non, ordutegiak, nobedadeak…
T.S.J. | EITB MEDIA
Gauzatu da euskal kulturaren "eztanDA!". Hemen dituzu zure bisita ongi prestatzeko datu praktikoak.
-
Durangoko Azokaren erakusmahaiak Landako Gunean egongo dira. Argazkia: Paul Andrews
Euskal kulturaren plaza bueltan da! Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta 2022ko Durangoko Azokaren ateak irekitzeko, eta euskal kulturaren "eztanDA!" bizitzeko. Hona hemen zure bisitarako erabilgarri den informazio guztia:
DATAK:
2022ko abenduaren 7tik 11ra bitartean.
ORDUTEGIA:
10:30etik 20:00ak arte, eta, beti bezala, sarrera doakoa izango da.
NOLA IRITSI:
Garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute: autobus zerbitzua (Bizkaibus) nahiz trena (Euskotren).
Dena dela, autoz iristen direnentzako Landako Gunea eta inguruko aparkalekuak lotuko dituen autobus-zerbitzua izango da (10:30etik 20:00ak arte, 20 minuturo). Hona hemen aparleku horien mapa eta lotura-autobusaren geltokiak.
LEKUAK:
Aurten, zorionez, azoka erabat presentziala izango da, izan ere, pandemia aurretiko egoerara itzuliko gara. Ekitaldiak orohar bi plazatan antolatuko dira:
-LANDAKO GUNEA: 248 stand izango dira, 176 parte hartzailerekin (argitaletxeak, diskoetxeak...), eta horietatik 34, lehenengo aldiz etorriko dira Azokara. Hona hemen mapa.
-AHOTSENEA: Plateruenako gunearen 15. urteurrena ospatzeko, bost eguneko musika maratoia egingo dute. Guztira, 47 kontzertu eskainiko dituzte.
Durangoko Azokaren gune guztiak. Irudia: Gerediaga Elkartea
NOBEDADEAK:
930 nobedade izango ditu 57. edizioak: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelakoak (ikus-entzunezkoak, papergintza, etab.).
EGITARAUA:
Azokako gune guztietan 250 ekitaldi kultural baino gehiago antolatuko dituzte. Ikusi hemen egitaraua, osorik.
ONLINE EROSTEKO:
Azokan bertan ez ezik, liburu, disko edo jolas guztiak salgai egongo dira ere Durangoko Azokaren online dendan.