Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Jende oldea Durangoko Azokan, gaur

EITB.EUS

Esne Beltzak, Plateruenan, disko berria aurkeztuko du, egunari amaiera emateko.

  • Landako Gunearen eraikina

    Landako Gunea, duela gutxiko irudi batean. Argazkia: Victor Uriate

Ostegun honetan, abenduaren 6an, jaieguna baliatuta, milaka lagunek erabaki dute Durangoko Azokara joatea; diziplina askotariko ekitaldiak izan dira egun osoan, eta ildo horretatik jarraituko du egunaren amaierara arte, asteazkenean aurtengoa hasi eta gero.

Osteguneko ekitaldiak

Hainbat eta hainbat jarduera izan dira goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, eta gauera arte berdin egongo dira Azokako gune guztietan. Ahotsenean, esate baterako, zenbait taldek euren musika-lanak aurkeztuko dituzte, 20:10era arte.

Esne Beltzak jarriko dio musika osteguneko gauari, Plateruena antzokian, 23:00etan. Zoo, Smoking Souls eta Aspencat taldeekin aritu den Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin egindako disko berria joko du bertan.

Kontzertu horretarako sarrerak 10 euroan izango dira salgai www.plateruena.eus webgunean; txarteldegian, aldiz, 12 euroan salduko dituzte. Txarteldegian, kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago edo 17:00ak eta 19:00ak bitartean erosi ahalko dira.

Irudienean, formatu ezberdinetako ikus-entzunezko proiektuak egongo dira ikusgai: bideoklipak, film luzeak, haurrentzako filmak, film laburrak zein dokumentalak. Gainera, Hika teatroak Txarriboda antzeztuko du Szenatokian. Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai.

Kabi@ aretoan, alegia, digitalaren plazan, euskaratutako zenbait jolas probatzeko aukera izango da. Gainera, VR teknologiari leku berezia eskainiko diote, Game Erauntsiaren arabera.

Hau da arratsaldean eta gauean izango diren ekitaldien zerrenda:

ARETO NAGUSIA

17:00 - 17:30 Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Habanako gaukaria - Pamiela

17:30 - 18:00  Txorieneko lau urtaroak . Zigor Iturrieta - Erein

18:30 - 20:00 GOGOETAREN PLAZA. Mahaingurua: 68tik mende erdira. Ismael Manterola, Mariasun Landa eta Belen Oronoz. Gidaria: Lander Arretxea

KABI@

- Game erauntsia eta Izarkom minecraft zerbitzaria

- Foundation

- Wonder Boy: The Dragon’s Trap

- Errealitate Birtualean Assetto Corsa

SAGUGANBARA

17:00 - 17:30 Cosimoren katiuskak. Dani Martiarena eta Ana Ibañez. (+6)

18:00 - 18:30 Tailerra: Jolas hezitzaileak. Elkar (3-8 urte)

PLATERUENA

23:00 - 23:59 Esne Beltza. Sarrera: 10€ webgunean, 12€ txarteldegian

AHOTSENEA (zuzenekoak)

17:00 - 17:30 Jon Gurrutxaga. Kateak

17:40 - 18:10 Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. Haziak II

18:20 - 18:50 Zizel. Serendipia

19:00 - 19:30 Aneguria. Percebe dana edo ezebez

19:40 - 20:10 RO. Aikor

AHOTSENEA (solasaldiak)

17:00 - 17:25 Iñigo Aranbarri. Munduko tokirik ederrena

17:30 - 17:55 Harkaitz Cano. Fakirraren ahotsa

18:00 - 18:25 Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga. Landareak lantzen

18:30 - 18:55 Eneko Aizpurua Urteaga. Euskal haluzinazio bat

19:00 - 19:25 Iban Zaldua. Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak

IRUDIENEA

17:00 - 18:00 Haurrentzako bikoizketa tailerra.

17:55 Mahai ingurua: ZineaSORTZEN

18:00 - 18:30 Ez nazazue esnatu. Kimuak film laburra. 21’

18:30 - 18:45 Zain. Kimuak film laburra. 12’36’’

18:45 - 19:00 Espedizio handia . Kimuak film laburra. 10’30’’

19:00 - 20:30 Jainkoak ez dit barkatzen. Dokumentala. 60’

SZENATOKIA

19:00 - 20:00 Txarriboda. Hika teatroa. Antzerki emanaldia. Sarrera: 10€