Bertsolaritza
Heriotza
Jon Barberena bertsolari eta idazlea zendu da
eitb.eus
1979an jaiotako elizondarra bi aldiz izan zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunorde, eta “Izoztu zitzaigun negu hura” liburua argitaratu zuen.
Jon Barberena (Elizondo, 1979) bertsolari eta idazlea hil da gaur goizaldean, Euskadi Irratiak baieztatu duenez. 2007ko eta 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan txapeldunorde izan zen, eta “Izoztu zitzaigun negu hura” (2016, Denonartean) liburua argitaratu zuen.
Irakasle ere jardun zen Erratzun bizi zen elizondarra.