Itxi

Bertsolaritza

Finala, Baigorrin

Mattinsalto taldeak irabazi du Xilaba txapelketa, lehen aldiz multzoka

eitb.eus

Murua, Alfaro, Solorzano eta Sevier gailendu dira lehen aldiz taldeka egin den Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa.

  • Mattinsalto taldea / Argazkia: Bertsozale Elkartea.

    Mattinsalto taldea / Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Xumai Muruak, Ellande Alfarok, Pantxika Soloraznok eta Aitor Sevierrek osatutako Mattinsalto taldeak irabazi du 2018ko Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketa.

Baigorrin (Nafarroa Beherea) izan da taldeka egin duten lehenengo Xilaba txapelketa.

Mattinsalto talde txapeldunaren aurkaria izan da Dilindan taldea, Xan Berterretxe, Nahia Sasco, Amets Arzallus, Hodei Renteria eta Ortzi Idoate bertsolariekin.

Kartzelako lanean giro berezia sortu da, bertsolariek ilunpean eta kopetako argiekin egin baitute ariketa.