Artea
Donostia
Kursaaleko fatxadak arte digitaleko lan bat erakutsiko du asteburuan
N. V. | EITB Media
Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" obra proiektatuko dute Donostiako eraikinean.
-
"Entremaliat"
Ostegunetik, irailaren 29tik, igandera, 20:30etik 22:00etara, Kursaaleko fatxadak Entremaliat Alba G. Corralen (Madril, 1977) 10 minutuko instalazio artistikoa erakutsiko du, "berariaz sortutako pieza generativo abstraktua".
Artistaren hitzetan, "Entremaliaten hegaztiak eta arrainak ez diren irudi abstraktuetan oinarritu naiz, baina bi animalia horiek izan daitezke, edo obra ikustera doan bakoitzak imajina dezakeena ere".
Entremaliat Tabakalerako Medialaben sortutako eta Kursaaleko fatxadan proiektatutako hirugarren instalazioa da.