June Crespo, Sahatsa Jauregi, Nora Aurrekoetxea eta Kimia Kamvariren lanak Yael Davids, Iman Issa eta Lúcia Koch nazioarteko artisten lanekin harremaneta jarriko dituzte. Ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai Donostiako kultura zentroan.
'Bilduma Partekatua' proiektua 2020. urtean jarri zen abian, eta ordutik, Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak elkarrekin parte hartzen dute jardunean dauden euskal artisten lanak erosteko batzordean.
Urtarrilaren 11tik martxoaren 23ra, hamar film eskainiko dituzte Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen, eta hogei zientzialari pelikula horiek proposatzen dituzten gaiei buru mintzatuko dira publikoarekin.
Donostia Kulturak, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak prestatu duten programazioa urtarrilaren 11n hasiko da. Bonua eta sarrerak abenduaren 15etik aurrera erosi ahalko dira.
"Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna" lelopean ospatzen ari den egunak Gaitu kanpaina izan du ardatz. Tabakaleran igande eguerdian egin den ekitaldian, euskarak "mundu berri" honetan dituen erronkez eta horiei ekiteko beharraz aritu dira agintari eta adituak.
Aste osoan zehar Euskal Herri osoan antolatu diren ekitaldien bidetik, euskara babesteko, euskara ospatzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko dozenaka jarduera izango dira gaur ere, herri ekimenekoak nahiz erakundeek antolatutakoak.
Lehen euskal emakume fotokazetaritzat hartua denaren 300 negatiboren kopiak bildu dituzte, artistak 1978 eta 2006 bitartean hartutakoak. Otsailaren 25era arte egongo da ikusgai.
Tabakalerak 2023an Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea (AZTG) ardatzaren inguruan bultzatu dituen lan-prozesuen emaitza diren prototipoak erakusten ditu.
Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari orokorrak eta Maite Goñi EITBren Audio eta Digital zuzendariak azaldu dituzte euskarazko soinu fikzioa sustatzeko ekimenaren lehen deialdiaren nondik norakoak.
Donostiako Tabakaleran egin dute PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataformaren aurkezpen ofiziala, gaur arratsaldean. Gizarteko arlo ezberdinetako dozenaka lagun batu dira ekitaldira.
Donostiako zentroak eta Arte Ederren Bilboko Museoak antolatu dute erakusketa, batera. Bilboko museoaren bilduma iraunkorra du ardatz, eta 80 artistaren 107 lanek osatzen dute.
Musika taldea sortzea da Oiane Aranburu, Lorea Etxarri eta Nahikari Beltzaren asmoa, eta horretarako dute astearteroko hitzordua. Baina, entseguetan hitz eta pitz ordu luzez aritu ostean bideopodcastaren formatua.
Telesailen sortzaileei euren proiektuak aurrera eramateko tutoretza eta babesa eskaintzen die Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa honek. Ainhoa Artetxe, Xabi Ojinaga eta Mónica Lilac-Sergio Stendhal bikotea dira aurten aukeratutako egileak.
Etorkizunean gure pantailetan ikusteko aukera izango ditugun hiru telesailen lehen pausoak ezagutu ditugu gaurkoan.
Tabakaleraren 2deo SERIEAK programaren baitan aukeratu dituzte, eta gaurtik aurrera, ikus entzunezko sektoreko zenbait profesional ezagunen aholkularitza izango dute.
Xabi Ojinagaren, Mónica Lilac eta Sergio Stendhalen eta Ainhoa Artetxeren proiektuek dirulaguntza bat eta sektoreko hainbat profesionalen aholkuak jasoko dituzte, pantailarako bidean.
Tabakaleran bada 'Horkonpon' izeneko tailer ireki bat. Norberak bere gailuak konpontzen ditu bertan, laguntzarekin noski. Hori hobe azaltzeko Eneka Fernandez Tabakalerako Media Lab-eko programa-koordinatzailea izan da gurean.
Ekaina bitartean, Tabakaleran erakusketa berria izango da, "Evil Eye" izenekoa. Erakusketaren komisarioek 12 artista gonbidatu dituzte euren lanetatik sortzen den narratiba osatzeko
Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa egingo du urtarriletik martxora bitartean Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen.
Tabakalerak inoiz hartu duen erakusketa handiena izango da "That Time. Artearen aroak". Besteak beste, Goyaren, Legerren eta June Cresporen lanak egongo dira, eta ekainean zabalduko dute.
Zeramikazko mosaiko handi bat da, Abiadura Handiko Trena dela eta egiten ari diren lanak amaitzean, Atotxako geltokiaren eta Tabakaleraren artean zabalduko den plaza publiko handiaren lurrean kokatuko dena.
Artista donostiarraren "Zenbaki lehenen poema" seriearen obra bat jarriko dute, berak dohaintzan emana, AHTaren Donostiako geltoki berriaren gainean eraikiko duten espazioan.
Dea Kulumbegashvili, Isaki Lacuesta, Lemohang Jeremiah Mosese eta Jia Zhang-ke zinemagileen ikus-entzunezko lanak biltzen ditu "Vive le cinéma!" erakusketak.
Hurrengoa, Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioa izango da. Zinemaldia hasi da dagoeneko ospatzen: gaur bertan ireki ditu ateak Tabakaleran “Imajinatu Zinemaldia” izeneko erakusketak. Jaialdiaren historiaren zeharreko ibilbidea da, bertako protagonisten eta publikoaren ekarpenak ere jasotzen dituena.
Noka Mentoring programarako, María Inés Goncalves, Andrea Sánchez eta Ainhoa Gutiérrez aukeratu dituzte, eta, 2deo programarako, "Agur Terrorista", "Anomaly" eta "Eneko".
Digitalizazioarekin desagertutako beste lanbide bat zela uste genuen, baina oker genbiltzan. Nagore Portugal Tabakaleran ari den proiekzionista aurkezten dizuegu.
Get In musika promotora donostiarrak 30 urte bete zituen iaz, eta hori ospatzeko Tabakaleran "Backstage: Get In 1991-2021" erakusketa inauguratu dute;bertan urte horietan guztietan bildutako argazki, kartel, zein oroitzapenak bildu dituzte.
Artiumek berak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak aukeratu dituzte 15 euskal sortzaileren lanok. Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman du artelanok erosteko.
Emma Kunz pasa den mendeko sendagile naturopata suitzarra zen. Kunzek marrazki geometriko sofistikatuak egiten zituen bere terapietarako, eta bera hil ondoren hasi zen marrazki horien balio artistikoa aintzat hartzen.
Nosferaturen baitako "Zinemaldia 70" zikloa urtarrilaren 5ean abiatuko du
Jacques "Beckerren Casque d'Or" (1952) filmak. Gainera, Zinemaldia + Plus eta "Zinema eta Zientzia" zikloak ere egongo dira urtean zehar.
Euskal Telebistako eta Zinemaldiko aurkezle lanetan aritu izan da Edurne Ormazabal, eta orain Tabakalerako zuzendari nagusia da. Sormen zentroaren proiektuez eta erakusketez aritzeaz gain, Zinemaldian egindako lanaz ere aritu da.
Hamarkada bete du Gipuzkoako modari, sortzaileei eta diseinatzaileei laguntzea helburu duen programak. Desfileez gain, prestakuntza eta aholkularitza saioak antolatu dituzte. Egun, bederatzi kide ari dira programan parte hartzen.
Egungo Eureka! Zientzia Museoa ekipamendua 2023an itxiko da, eta bere dibulgazio eta hezkuntza jarduerak berritu eta birformulatu egingo dira Kutxa Fundazioak Tabakaleran duen gunean, "formatu modernizatu, digitalizatu eta garaikidean".
Hamar diseinatzaile berrik hamarna look erakutsiko dituzte igandean Chillida Lekun. Tabakalerako Kutxa Kultur Moda tailerrean egindako lanaren emaitza da.