Itxi

Artea

Erakusketa

Guggenheimek 'Soto. Laugarren dimentsioa' erakusketa irekiko du urrian

Agentziak | Erredakzioa

Bildumak Jesus Rafael Soto venezuelar artistaren hirurogei lan baino gehiago paratuko ditu ikusleen gozagarri.

  • © Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

    "Erdigune gorridun kupula" © Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Guggenheim Bilbao Museoak “Soto. Laugarren dimentsioa” erakusketa jarriko du ikusgai urriaren18tik 2020ko otsailaren 9ra, Jesus Rafael Soto venezuelar artistaren 60 lanek osatua.

Artistaren berrogeita hamar urteko ibilbidea laburtzen duen bildumak Parisko Atelier Sotoren lankidetza izango du, eta Europako eta AEBetako hainbat bilduma pribatu eta publikoren arduradunek laga dituzte obrak.

60 lanen artean, “Zeharkagarriak” izena duten hainbat eskultura handi egongo dira museoan lau urtez ikusgai, 1967tik bere ibilbidea amaitu arte sortutakoak, baita pintura eta mural asko eta “Sphere Lutética” lana ere.

2005ean hil zen artistaren lanak beste museo askotan erakutsiko dituzte aurki, atzera begirako erakusketa antologikoetan, hala nola Amsterdamgo Stedelijk museoan, New Yorkeko Guggenheimen eta Madrilgo Velazquez Jauregian.