Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Igor Arrietak hiru urteko kontratua sinatu du UAE Emirates taldearekin

Agentziak | EITB MEDIA

20 urteko nafarrak Kern Pharma taldean eman ditu azken bi urteak eta, besteak beste, Asturiasko Itzulia eta Alpeetako Tourra korritu ditu.

  • Igor Arrieta

    Igor Arrieta. Irudia: EITB Media.

Igor Arrieta nafarrak (Uharte Arakil, 20 urte) UAE Emirates taldean korrituko du datozen hiru urteetan. Ondorioz, Tadej Pogacarren talde berean arituko da.

Lizarte taldearen harrobian aritutakoa da Arrieta, eta azken bi urteak Kern Pharmaren bigarren taldean egin ditu. Lasterketa askotan lehen bosten artean sailkatu da, Asturiaseko Itzulian eta Alpeetako Tourrean esaterako.

Oso pozik eta emozionatuta nago datorren denboraldian UAE Tean Emirates taldean egoteagatik. Munduko talde onenetarikoa da eta txirrindulari onenen taldean egoteak oso zoriontsu egiten nau. Hasteko desiatzen nago. Dudan onena emateko prest nago datozen urteetan taldean hazteko", adierazi du Arrietak.

Mauro Gianetti UAE taldeko zuzendariarentzat, fitxaketa honekin Arrietaren kalitatean eta gaztetasunean inbertitzen dute.

"Oso pozik gaude Igorri taldean ongietorria emateagatik. Txirrindulari gaztea da, bilakaera handia izateko potentzialarekin, eta konfiantza daukagu pausu horiek gure taldean emango dituela", esan du.