Itxi

Txirrindularitza

Profesionaletara

Gorka Sorarrain Caja Rural-Seguros RGA taldean arituko da

EITB MEDIA

Tolosako txirrindulariak denboraldi honetarako eta beste bi denboraldirako sinatu du, eta Portugaleko Itzulian egingo du debuta.

  • Gorka Sorarrain

    Gorka Sorarrain. Argazkia: Team Caja Rural

Gorka Sorarrain gipuzkoarra Caja Rural-Seguros RGA txirrindularia da jada. Denbora gutxian emandako maila onak profesionaletara igotzeko aukera eman dio, batez ere azken urtean egindako lanagatik.

Sorarrainek denboraldi honetan geratzen denerako eta hurrengo bi denboraldietarako sinatu du. Portugaleko Itzulian egingo du debuta talde berriarekin.

Tolosako txirrindularia aurreko denboraldian hasi zen amateur mailan lehiatzen, eta emaitza onak lortuz, bizikletan entrenatzen 23 urterekin hasitakoa den arren. Ordura arte, saskibaloian aritutakoa da.

Aurten Sicasal taldean aritu da, kirol lehia ingeniari lanarekin uztartuz. Aurreko Espainiako Txapelketan bosgarren egin zuen eta orain % 100ean aritu ahal izango da txirrindularitzan.