Itxi

Txirrindularitza

181 kilometroko ibilbidea

Valverderi gailendu zaio Pogacar, Valentziako Itzuliko bigarren etapa bere eginez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tropelak 150 kilometroko ihesaldia hautsi du helmugara iristeko lau kilometro faltan. Ibilbidearen azken metroan erabaki da garailea, Valverdek erasoa jo eta esloveniarra nagusi izan denean.

  • Tadej Pogacar, Valentziako Itzuliko bigarren etapako garailea. Argazkia: EFE

    Tadej Pogacar, Valentziako Itzuliko bigarren etapako garailea. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar (UAE) txirrindulari esloveniarrak azken hasperenean gailendu zaio Alejandro Valverderi, Valentziako Itzuliko bigarren etapan. Torrent eta Culleraren arteko 181 kilometroko ibilbidea 4:14:26 minutuko denboran burutu du, txapelketaren lidertza eskuratuz.

Tropelak 150 kilometroko ihesaldia hautsi du helmugara iristeko lau kilometro faltan. Remi Cavagna (DQT), Jos Vam Emden (TJV), Alessandro de Marchi (CCC), Alvaro Cuadros Morata (CJR) eta Hector Saezek (CJR) izan dira ihesaldiaren protagonistak eta azken kilometroko igoeran dena erabakitzear zegoela, Valverdek erasoa jo du eta esloveniarrak sasoi betean dagoela erakutsi eta azken metroan gailendu egin zaio, garaipena eta lidertza eskuratuz.