Euskal Herriko Itzulia
4. etapa
Euskal Herriko Itzulia: Samuel Sanchezek lortu du garaipena
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du etapa nagusia Andreas Klodenen aurretik. Joaquim Rodriguezek lidertzan jarraitzen du.
Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia. Arrateko santutegian bukatu den etapan, txirrindulari laranjak Andreas Kloden eta Alexandre Vinokourov gainditu ditu esprintean. Txirrindulari asturiarrak Usartzako jaitsieran egin du erasoa eta aurkariek ezinizan dute gainditu helmugan.
Joaquim Rodriguezek lidertza izaten jarraitzen du, laugarren postuan heldu baita denbora berdinera. Sailkapen nagusian beraz, ‘Purito’, Kloden eta Sanchez denbora berdinean daude lehen hiru postuetan. Laugarren Chris Horner da segundo batera.
Etapa 4:
1. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) 4:42:37
2. Andreas Kloden (RadioShack) d.b.
3. Alexander Vinokourov (Astana) d.b.
4. Joaquim Rodriguez (Movistar) d.b.
5. Ryder Hesjedal (Garmin-Cervélo) d.b.
6. Xavier Tondo (Movistar) d.b.
7. Chris Horner (RadioShack) d.b.
8. Robert Gesink (Rabobank) d.b.
9. Beñat Intxausti (Movistar) d.b.
10. David Lopez (Movistar) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Joaquim Rodriguez (Katusha) 17:12:46
2. Andreas Kloden (RadioShack) d.b.
3. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
4. Chris Horner (RadioShack) + 1
5. Ryder Hesjedal (Garmin-Cervelo) + 6