cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/04

Hodeiak nagusituko dira oraindik eta ez da baztertzen zaparradaren bat edo beste botatzea, hala ere, egunaren bukaeran atertzera egingo du eta hodeiak gutxitu egingo dira. Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki lurraldearen mendebaldean. Arratsaldearen bukaeran haizeak ipar-mendebaldera egingo du, bolada zakarrekin kostaldean eta aldaketaren ostean aldakor geratuko da.

Tenperatura:

  • Bilbao: 16/25 ºC
  • Donostia:14/24ºC
  • Gasteiz:12/20 ºC
  • Iruña:10/20 ºC
Bihar

2024/05/05

Giro aldakorra. Goizean, oro har, ostarte politak izango ditugu, eta arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Orduan hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparrada batzuk botako ditu, zenbait tokitan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke. Hego-haizea ibiliko da beste behin, baina arratsaldean haizeak iparraldera egingo du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, baina pittin bat igo daitezke.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/24 ºC
  • Donostia:12/23ºC
  • Gasteiz:10/21 ºC
  • Iruña:9/21 ºC
Etzi

2024/05/06

Astelehenean giro bustia izango dugu, baina arratsalde-gau partean atertzera egingo du. Egunaren lehen zatian zerua estalita egongo da eta tarteka euria egingo du; arratsaldeak aurrera egin ahala eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi Bizkaia aldean eta gero gainontzeko tokietan. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da eta eguneko tenperaturak behera egingo du, balio altuenak 20 ºC-tik behera geratuko dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/18 ºC
  • Donostia:11/17ºC
  • Gasteiz:8/15 ºC
  • Iruña:9/15 ºC

Joera

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 00:08:00
    12:48:00
  • Itsasbehera 06:18:00
    18:42:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.04 / 3.96
    B: 1.31 / 1.36
  • Eguzkia UTC 05:01:00
    UTC 19:17:00
  • Ilargia 03:10:00
    14:57:00

2024/05/04

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; arratsaldearen bukaeran ipar-mendebaldera aldatuko da, 4-5eko tarteekin. Haize aldaketaren ondoren aldakor geratuko da, 2ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, haize aldaketarekin itsaskiko edo itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 01:05:00
    13:37:00
  • Itsasbehera 07:13:00
    19:34:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.31 / 4.23
    B: 1.06 / 1.07
  • Eguzkia UTC 04:59:00
    UTC 19:18:00
  • Ilargia 03:32:00
    16:16:00

2024/05/05

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, eta azken orduetan ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin egunaren bigarren zatian. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Etzi
  • Itsasgora 01:55:00
    14:22:00
  • Itsasbehera 08:01:00
    20:22:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.54 / 4.45
    B: 0.86 / 0.84
  • Eguzkia UTC 04:58:00
    UTC 19:19:00
  • Ilargia 03:54:00
    17:35:00

2024/05/06

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta egunaren bigarren zatian 5eko tarteekin. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Elurra mara-mara, Aralarren

Elurra mara-mara, Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa ekialdea, Lapurdi eta Nafarroa iparraldea) noizbehinka euria egingo du. Datozen egunotan ere giro ezegonkorra izango da nagusi.
Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Nafarroako geografiako puntu batzuk elur-geruza fin baten azpian esnatu dira gaur. 800-1000 metrotik gora elurra ari du.

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak