Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

Uno de los favoritos

Alaphilippek agur esan dio Itzuliari, hirugarren etapako erorikoaren ondorioz

AGENCIAS | REDACCIÓN

Michal Kwiatkowskik ere utzi behar izan du Itzulia ostegun honetako etapan, eta Jonathan Catsroviejo eta Jon Irisarri ere min hartuta daude.

  • Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step). Argazkia: EFE

    Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step). Argazkia: EFE

Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) txirrindulariak Euskal Herriko Itzuliari agur esan behar izan dio, asteazken honetan, hirugarren etapan izandako erorikoaren ondorioz.

Gorraizen irabazita, Itzuliko faborito nagusienetako bat izan da denboraldi honen hasiera kontuan izanda, eta azken garaipenerako txartelak bere eginda zituen jada beste faboritoekin batera, baina helmugatik 6 kilometrotara hainbat txirrindularik min hartu zuten erorikoan izan zen. Eta, zortea ez du aldeko izan, lesio horiek ez baitiote jarraitzen uzten eta bertan behera uztea erabaki du.

Ez da Gasteizko irteeran izan, beraz, bai, ordea, tropeleko gainontzeko txirrindulariak non hotza eta euria protagonista izan diren Arrigorriagarako bidean.

Alaphilippek azkar indarberritu beharra dauka bere hurrengo hitzordua Belgikan izango baita, non bertaratuko den Ardenako udaberriko klasikak prestatzeko.

Eroriko horren ondorioz ere, Sky taldeko Jonathan Castroviejo ospitalera eraman behar izan zuten "eskuin klabikulako haustura" bat izan daitekeenaren ondorioz.

Bestalde, eroriko horretan egon ziren beste txirrindularietako batzuek ere, Itzulia irabazteko aukerak galdu zituzten; horien artean, arestian aipatutako Castroviejo, Geraint Thomas, Michal Kwiatkowski eta Enric Mas.