Euskal Herriko Itzulia
1. etapa, Zumarraga-Zumarraga
Euskal Herriko Itzulia: Etapa Joaquim Rodriguezentzat; Samu, bigarren
Erredakzioa
Txirrindulari katalanak milimetro gutxigatik irabazi dio etapa Euskalteleko asturiarrari. Kloden eta Horner ere sartu dira aurreneko taldean.
Joaquim Rodriguez (Katusha Team) txirrindulariak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko 51. ekitaldiko lehenengo etapa. Zumarragan amaitu den etapa honetan liderraren lehenengo elastikoa ere eskuratu du.
''Purito'' helmugan lau laguneko taldeko azkarrena izan da. Laukoteak Antiguako igoeran -helmugatik hiru kilometrora- ihes egin du. Lasterkari batzuk oinez egin behar izan dituzte azken metroak.
Bigarren Samuel Sánchez (Euskaltel) eta RadioShack taldeko Andreas Kloden eta Chris Horner hirugarren eta laugarren izan dira.
Lehenengo etapa eta sailkapen nagusia:
1. Joaquim Rodríguez (Katusha) 4:02:42
2. Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi) + 1
3. Andreas Kloden (RadioShack) d.b.
4. Chris Horner (RadioShack) d.b.
5. Ryder Hesjedal (Garmin-Cervélo) + 6
6. Damiano Cunego (Lampre-ISD) d.b.
7. David López (Movistar) d.b.
8. Robert Gesink (Rabobank) d.b.
9. Danilo Di Luca (Katusha) d.b.
10. Xavier Tondo (Movistar) d.b.
11. Beñat Intxausti (Movistar) + 9
12. Alexandr Kolobnev (Katusga) + 18
13. Wouter Poels (Vacansoleil) d.b.
14. Alexandre Vinokourov (Astana) d.b.
15. Rigoberto Urán (Sky) d.b.