Itxi

Sailkapenak Eskubaloia

33-27

Bera Berak agur esan dio Txapeldunen Ligako ametsari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde gipuzkoarrak aurpegi ona eskaini du neurketaren lehen zatian, baina atsedenaldiaren ostean lau gol jaso ditu jarraian eta ezin izan du talde alemaniarrak ateratako aldea irauli.

  • Imanol Alvarez Bera Berako jokalariei ohar pare bat ematen. Argazkia: EITB

    Imanol Alvarez Bera Berako jokalariei ohar pare bat ematen. Argazkia: EITB

Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeak agur esan behar izan dio Txapeldunen Ligari Bietigheim alemaniarraren aurkako norgehiagokan galtzaile atera ostean. Atsedenarialdiaren ostean gipuzkoarrek ezin izan baitute markagailua beraien alde jarri.

Talde alemaniarra, Bundelisgako lehiakorrenetako bat, lehiakor aritu da erasoan, kalitate eta altura handiko jokalariak ditu aurreneko lerroan eta horrek arazoak ekarri zizkien euskaldunei.

Imanol Alvarezen taldea eraginkor aritu da sei metrotako distantziatik, aurkaria aldameneko lekualdaketetan motel aritu den bitartean, eta Karstenek egindako golak aukerak eman dizkio Bera Berako neskei.

Talde gipuzkoarrak aurpegi ona eskaini du neurketaren lehen zatian, baina atsedenaldiaren ostean ez du asmatu eta  lau gol jaso ditu jarraian. Ondorioz, ezin izan du markagailua irauli eta ez du talde alemaniarrak ateratako aldeari buelta ematerik izan.

Igande honetan, kontsolazio-neurketa jokatuko dute donostiarrek EHF Kopako itzulia sahieste aldera.