Pilota
Zesta-punta
Erkiaga eta Manci, Biscayne Cupeko txapeldunak
EITB MEDIA
Bi setetan irabazi diete Johan Sorozabali eta Imanol Lopezi final handian, 15-10 eta 15-14.


Aritz Erkiagak eta Mikel Mancisidorrek irabazi dute Biscayne Cup txapelketa, Danian (Miami, AEB). Final handian, Bi setetan garaitu dituzte Johan Sorozabal eta Imanol Lopez, 15-10 eta 15-14.
Partida Erkiaga eta Manciren alde jarri da hasieratik, oso azkar, aurkariek erraztasunak ematen dizkietelako. Johan ez da fin ibili aurrealdean, eta horrek egindako akatsek markagailuan ihes egitea ahalbidetu diete aurkariei (10-3).
Hala ere, lau tanto jarraian eginda (10-7), Johan eta Lopez partidan sartu dira berriro, eta seta irabazteko borrokatu dira. Bi tantora jarri dira, eta egoerari buelta ematea lortu dute ia-ia, baina Erkiaga eta Manci ondo aritu dira azken tantoetan, eta lehen seta irabazi dute (15-10).
Bigarren seta lehiatuago hasi da, lehen seteko galtzaileak bigarrena kontrolatzeko asmoz abiatu baitira (4-4). Johanek Erkiaga mugitu du frontoitik, eta, bi pareten eta dejada on baten bidez, nagusitzeko beharra erakutsi du (8-7).
Aurretik ere jarri dira, markagailuan 9-10ekoa jarrita, eta 10-10, 12-12, 13-13 eta 14-14ko berdinketak heldu dira gero, baina elastiko marroia zeramaten bikotekideen arteko komunikazio faltak azken tantoa eta txapela eman die Erkiaga eta Manciri (15-14).