Lehen partidan, Unai Lekerikak kantxa utzi behar izan zuen lehen jokoan, besoko minaren ondorioz, eta Undak ordezkatu zuen. 15-14, 14-15 eta 5-0 gailendu ziren Erkiaga eta Ibarluzea. Bigarren partida hirugarren setan erabaki zuten Urutiak eta del Riok.
Ezkurra II eta Azpiroz bikotea Sagardoaren Txapelketaren 14. edizioari hasiera eman dion lehen partidan hiru setetan nagusitu dira Urriza eta Martirenaren aurka (15-10, 3-15 eta 5-8).
Emakumezkoen finalean, Erika Mugartegik eta Naroa Merinok mendean hartu dituzte Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi hiru jokotan (15-14, 11-15 eta 5-2). Gizonezkoenean, Aritz Erkiaga eta Julen del Rio bi jokotan (15-10 eta 15-11) gailendu zaizkie Xabier Barandikari eta Unai Lekerikari.
Erkiagak eta Zabalak 15-10, 12-15 eta 5-2 irabazi diete Laduche-Lekerikari. Emakumekoetan, berriz, Erika eta Mercadie gailendu dira Sorozabal eta Maialenen aurrean (10-15, 15-14 eta 4-4).
Gizonezkoen finala Erkiaga-Zabala eta Laduche-Lekerika bikoteek jokatuko dute; emakumezkoenean, ordea, Sorozabal-Maialen eta Erika-Mercadié izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.
Maiatzaren 3tik ekainaren 7ra jokatuko dute Bilboko Deportivo frontoian Iron Cup txapelketa, Jai Alai League zirukuituaren baitan. Egungo zestalari onenak bilduko ditu, eta emakumeen txapelketa ere jokatuko dute.
Hala, Bizkaiko hiriburuak bat egingo du Jai Alai League zesta-punta lehiaketa handiarekin. Deportibo frontoian jokatuko dituzte partidak, maiatzaren 3tik ekainaren 7rako ostiraletan.
Alex Goitiak eta Mikel Mancisidorrek Mancik Euskal Herriko elite mailako txapela jantzi dute. Hirugarren seta behar izan dute Martin Ormaetxea eta Ruben Bailo mendean hartzeko. Lehenengoan 13 eta 15 galdu arren, bigarrenean 15 eta 5 gailendu, eta joko erabakigarrian 5 eta 4 nagusitu dira.
Xabier Barandika ostiral honetan bueltan izango da frontoietan, belauneko lesio luze batetik osatu ostean. Lekerikarekin batera, Laduche eta Zabala bikotearen aurka jokatuko du Araba Euskaraz Jai Alai Masters Serieseko finalaurrekoan.
Zumaiako Jai Alai Master Serieseko finala jokatuko dute astelehen arratsaldean Erkiaga-Uranga eta Urreisti-Manci bikoteek. Gauean, 22:15etik aurrera, ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor Manci nagusitu dira Lekeitioko Master Series txapelketan, Ludovic Laduche eta Thibault Basque bi setetan menderatuta. Emakumeen desafioan, berriz, Erikak eta Fridak 2-1 garaitu dituzte Helena eta Maialen.
Finalaurrekoak apirilaren 1ean jokatuko dira. Batetik, Johanek eta Del Riok Urresti eta Manziri egingo diete aurre, eta, bestetik, Erkiagak eta Urangak, Cosme eta Lekerikari. Finala, aldiz, apirilaren 8an jokatuko da. Emakumeen arteko desafioa ere antolatu dute.
Women Winter Series-eko irabazleak dira Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal. "Biba Zuek" saioan irabazleek txapelketan bizi zituzten emozioei buruz hitz egin digute. Etorkizunean gazte eta emakume gehiago frontoietan egotea espero dutela esan digute.
Zumaiarraren 27 urteko kirol ibilbidea errepasatzen duen dokumentalaren aurrestreinaldia egin dute Zumaiako Aita Mari zine aretoan. Estreinaldi ofiziala, berriz, astelehen gauean izango da.
Markina-Xemeingo aurrelariak bigarren txapela du Euskotren Winter Seriesen, eta Berrituko atzelariak, aldiz, aurrenekoa. Pozarren dira, EITBri adierazi diotenez, finalaren biharamunean.
Finalean, Ezkurdin, Helena eta Arai menderatu zituzten astelehenean, hiru jokotan, 10-15, 15-11 eta 5-1. Banakako Seriesen, ordea, Johan Sorozabelek jantzi du txapela, finalean Aritz Erkiaga mendean hartuta.
Astelehenean Durangoko Ezkurdin jokatutako finalean, Helena eta Arai menderatu dituzte, hiru jokotan (10-15, 15-11 eta 5-1). Horrez gain, Banakako Seriesen, Johan Sorozabalek lortu du txapela janztea, Aritz Erkiaga bi jokotan mendean hartuta (12-9 eta 12-10).
2024ko Euskotren Winter Serieseko txapeldunen iritziz, bigarren setean egindako lana izan da giltzarria; izan ere, orduan hasi zaizkio partidari buelta ematen. Azkenean, txapela janztea lortu dute.
Erikak eta Maialenek hiru jokotan eskuratu dute garaipena, 10-15, 15-11 eta 5-1. Bideo honetan, finaleko azken tantoa dago ikusgai, bai eta partida amaitu osteko lehenengo uneak.
Gaur jokatuko dute Euskotren Women Winter Series Txapelketako final handia Helena-Arai eta Erika-Maialen bikoteek. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Banakako Series txapelketaren finalean, berriz, Erkiaga eta Johan izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.
Jai Alai League, zesta-puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Etenik gabeko egutegia izango du, 100 partida baino gehiagorekin, eta lau izatetik hamahiru txapelketa izatera igaroko da; Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batuko dira; Iparraldeko torneoak bikoiztuko dira.
Lau txapelketa izatetik hamairu izatera pasa da. Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batzeaz gain, Iparraldeko txapelketak bikoiztu egin dira.
Iñaki Goikoetxea Eraman Jai Alaiko kirol zuzendariak urteko osoko lehiaketa egutegia izateak onurak ekarriko dituela uste du, batez ere pilotarientzat.
Elaia Gogenola eta Erika Mugartegik egin dituzte Euskotren Winter Series emakumezkoen zesta-punta txapelketako bigarren finalaurrekoko hiru jokaldirik onenak.
Bigarren finalaurrekoan nagusi izan ziren Erika Mugartegi eta Maialen, Elaia eta Naroa bi jokotan menderatuta. Arai eta Helenaren aurka jokatuko dute finala, martxoaren 11n.
Markina-Xemeingo aurrelariak eta Berriatuko atzelariak 15-7 irabazi dute lehenengo seta, eta bigarrena, ordea, 15-12 amaitu da. Banakako Seriesen, Erkiagak, Lekerika 12-3 eta 12-5 mendean hartuta, finalerako txartela eskuratu du.
Erika Mugartegik eta Maialen Aldazabalek lortu dute, astelehenean, 2024ko Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatzea; finalerdian, Elaia eta Naroa menderatu dituzte, bi jokotan. Helena eta Arai izango dituzte aurkari finalean, hilaren 11n.
Banakako Series txapelketan, berriz, Erkiaga eta Lekerika izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.
Maite eta Frida kanporatu dituzte Euskotren Winter Series txapelketako lehen finaerdian (15-14 eta 15-12). Bestalde, gizonezkoen buruz burukoan, Johan finalera sailkatu da Laduche aise gailenduta (12-10 eta 12-3).