Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta-punta

Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci partida, Winter Serieseko finalerdietako laugarren jardunaldian

EITB MEDIA

Laduchek eta Mancik irabaziz gero, finalerako txartela lortuko lukete, Erkiagaren eta Ibarluzearen kontra jokatzeko. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 23:00etatik aurrera.

  • Eusko Label Winter Serieseko puntistak

    Eusko Label Winter Serieseko puntistak

Urreisti-Gorka eta Laduche-Manci bikoteek Eusko Label Winter Series txapelketako finalerako txartela izango dute jokoan astelehen honetan, finalerdietako laugarren jardunaldian. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 23:00etatik aurrera.

Laduche eta Mancik irabaziz gero, zuzenean lortuko lukete finalean egotea, Erkiaga eta Ibarluzea egungo txapeldunen aurka jokatzeko. Urreistik eta Gorkak, berriz, aukeraren bat izateko, gaur irabazteaz gain, finalerdietako hurrengo bi jardunaldietan zer gertatzen den ikusi beharko lukete.

Ez da bi bikoteak elkarren aurka lehiatzen diren lehen aldia; txapelketaren hasierako fasean jokatutako neurketan, Urreisti eta Gorka izan ziren nagusi, partida estu batean: 10-15, 15-11 eta 5-3.