Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta-punta

Hamabost minutuan agortu dira 2024-2025 Eusko Label Winter Serieserako salgai jarritako 1.200 abonuak

EITB Media

Txapelketa urriaren 28an hasi eta otsailaren 16an buktuko da. Partidak Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko dira. Jendeak erantzun bikaina izan du beste behin hastear den Winter Serieserako.

  • Winter Series

    Erkiaga eta Ibarluzea harmailetan zegoen zaleen artean iazko Winter Seriesen. Argazkia: EITB Media

Urriaren 28an hasiko da zesta-puntako 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketa eta finala otsailaren 16an jokatuko da. Neurketa guztiak hartuko ditu Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai frontoiak.

Aurreko edizioetan Winter Series txapelketak arrakastatsuak izan dira, eta aurtengoa ez da atzean geratuko. Izan ere, 2024-2025 ediziorako salgai jarri diren 1.200 sarrerak hamabost minutuan agortu dira.

Beraz, aurten ere, Jai Alai pilotalekuko harmailak jendez gainezka ikusiko ditugu. Horrez gain, sarrerarik ez dutenek neurketa guztiak ikusi ahalko dituzte eitb.eus-en eta ETB1en, astelehenero.