Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta-punta

Johan-Del Rio eta Barandika-Lopez bikoteak Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietan daude

EITB Media

Laduche-Basque bikoteak mendean hartu ditu Barandika eta Lopez hiru setetan (10-15, 15-12 eta 5-2) Marxika-Xemeingo Grand Slameko bigarren jardunaldian. Horrez gain, Johanek eta Del Riok irabazi egin diote Goitia-Gorka bikoteari (8-15, 15-12 eta 1-5).

0:29
Johan-Del Rio eta Barandika-Lopez finalerdietan dira

Barandika-Lopez eta Laduche-Basque bikoteek Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietarako txartelak lortu dituzte. Beste behin, pilotalekua jendez gainezka egon da.

Laduchek eta Basquek mendean hartu dute Barandika-Lopez bikotea hiru setetan (10-15, 15-12 eta 5-2), baina Barandikak eta Lopezek nahikoa zuten joko bat irabaztea finalerdietara sailkatzeko.  Hori bai, Laduche-Basque bikoteak lortutako garaipenarekin A multzoko sailkapena zaildu diete Erkiagari eta Zabalari. Finalerdietarako txartela lortzeko bizkaitarrek 2-0 irabazi behar dute hurrengo jardunaldian, eta lapurtarrek nahikoa dute joko bat irabaztearekin.

Ekainaren 22ko beste partidan, Johanek eta Del Riok Goitia-Gorka bikotea menderatu dute (8-15, 15-12 eta 1-5). Ondorioz, finalerdietarako sailkatu dira Johan eta Del Rio B multzoko lider gisa. Finalerdietarako beste txartela Goitia-Gorka eta Olharan-Ibarluzea partidako irabazleak eskuratuko du.