Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta-punta

Erika-Oaia eta Goitia-Salegi bikoteak, txapeldun Donostian

EITB Media

Emakumezkoen Masters Serieseko finalean, Erikak eta Oaiak bereganatu dute garaipena, Elaia eta Arai menderatuta (12-15, 15-11 eta 2-5). Gizonezkoen Grand Slameko finalean, berriz, Goitia eta Salegi nagusitu zaizkie Bixenteri eta Oyhenardi (13-15 eta 8-15).

0:23
Erika-Oaia eta Goitia-Salegi bikoteak, podiumean. Argazkia: EITB Media

Goitia-Salegi eta Erika-Oaia bikoteak nagusitu dira Donostian, ekainaren 15ean jokatutako finaletan gailenduta. Puntistek ikuskizun bikaina eskaini dute.

Emakumezkoen Masters Serieseko finalean, Erikak eta Oaiak bereganatu dute garaipena, Elaia eta Arai menderatuta (12-15, 15-11 eta 2-5). Hirugarren jokoan erabaki da irabazlea, bikote bakoitzak joko bat irabazita. Berdinketa hausteko lehian, Erika eta Oaia nagusitu dira; ondorioz, horiek jantzi dute txapela.

Gizonezkoen Donostiako Grand Slameko finalean, Goitia eta Salegi nagusitu dira Bixenteren eta Oyhenarden aurkako lehian (13-15 eta 8-15). Lehen seta estu joan da, baina Goitia-Salegik irabazi dute. Bigarren setean, lehenengo seteko irabazleek alde handiagoarekin lortu dute garaipena.