Pilota
Zesta-punta
Erkiagak eta Zabalak porrot egin dute Barandikaren eta Lopezen kontra Markina-Xemeingo Grand Slamean
EITB Media
Barandika-Lopez bikoteak mendean hartu ditu Erkiaga eta Zabala 12-15 eta 10-15eko emaitzarekin, eta Johanek eta Del Riok 11-15 eta 11-15eko emaitzarekin irabazi diote Olharan-Ibarluzea bikoteari. Frontoia ia beteta egon da.
Ekainaren 15ean hasi da 2024ko Markina-Xemeingo Grand Slama. "Pilotaren Unibertsitatea" ia beteta egon da; beraz, zaleen erantzuna paregabea izan da.
Lehen partidan, Barandikak eta Lopezek garaipena bereganatu dute Erkiagaren eta Zabalaren kontra, bi jokotan; 12-15 eta 10-15. Zalantzarik gabe, Aritz Erkiagaren porrota izan da albiste nagusia.
Eguneko bigarren neurketan, Johan eta Del Rio nagusitu dira Olharan eta Ibarluzearen aurka, 11-15 eta 11-15.