Pilota
Jai Alai Winter Series
Erkiaga-Zabala eta Beaskoetxea-Aldazabal bikoteak, finalerako txartelaren bila
EITB Media
Gaur, Jai Alai Winter Series txapelketako lehen finalerdia jokatuko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:30ean hasita.
Jai Alai Winter Series txapelketako ligaxka amaituta, finalerdiak izango dira jokoan gaur eta datorren astelehenean, otsailaren 14an.
Gernikako Jai Alai frontoian, 1.400 zaleren aurrean, A Multzoan agindu duen Erkiaga-Zabala bikoteak indarrak neurtuko ditu B Multzoan bigarren izan diren Beaskoetxearen eta Aldazabalen kontra.
Hurrengo finalerdia hilaren 14an jokatuko da, eta A Multzoan bigarren geratu den bikoteak, Olharan-Etcheto, B Multzoko bikote onena izango dute aurkari: Goikoetxea eta Aimar.
Neurketa guztiak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal dira, 22:30ean hasita.
SAILKAPENA
A MULTZOA
1. ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu
2. OLHARAN-ETCHETO: 3 puntu
3. BARANDIKA-LEKERIKA: 2 puntu
B MULTZOA
1. GOIKOETXEA-AIMAR: 5 puntu
2. BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu
3. ARBE-LOPEZ: 2 puntu
Jai Alai frontoia, jendez gainezka
EGUTEGIA
ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.
ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.
OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.
GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7
BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.
GOIKOETXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ (15-10, 8-15 eta 3-5)
Martxoak 7: Lehen finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).
Martxoak 14: Bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).
Martxoak 20: Finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus).