Euskal pilota gaur, azken albisteak eta emaitzak - EITB

Pilota

1 / 30 Hurrengoa
2025eko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2025eko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2025eko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da, eta ekainaren 1ean bukatuko da. Finala Bizkaia frontoiak hartuko du.
Azken tanto ikusgarria eginda, Etxeberriak lehian segitzen du, eta Elordi kanpoan geratu da (21-22)

Azken tanto ikusgarria eginda, Etxeberriak lehian segitzen du, eta Elordi kanpoan geratu da (21-22)

Partida gogorra eta erritmo handikoa jokatu dute Aitor Elordik eta Peio Etxeberriak Zumaian. Bukaera ikusgarria izan da, eta, amaieran, Zentzokoa nagusitu da, azken tanto gogoangarria eginda. Horrela, Etxeberriak lehian segitzen du, eta Elordi txapelketatik kanpo geratu da.

Astelehenean hasiko da Erremontari saioko bosgarren ekitaldia

Astelehenean hasiko da "Erremontari" saioko bosgarren ekitaldia

Bost bikote lehiatuko dira Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko apirilaren 28tik ekainaren 16ra eta Javi Urrizaren azken lehiaketa izango da. Partidak astelehenetan jokatuko dira berriro, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.
Laso Artola baino gehiago izan da, eta eskura dauka finalerdietarako txartela (13-22)

Laso Artola baino gehiago izan da, eta eskura dauka finalerdietarako txartela (13-22)

Unai Lasok 13-22 irabazi dio Iñaki Artolari Labriten, eta bigarren puntua bereganatu du jarraian buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan.

Pilota kartak sortu dituzte Gipuzkoako Federazioaren 100 urteak ospatzeko

Pilota kartak sortu dituzte Gipuzkoako Federazioaren 100 urteak ospatzeko

Gipuzkoako pilota federazioak 100 urte betetzen ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko egin dituzten ekimenen artean, karta sorta zinez berezia sortzea dute. Sorkuntzak izan duen arrakasta dela eta, Naipeen Museoan ere jarriko dute.

Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Gorka nagusitu dira Iron Cup txapelketaren estreinuan

Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Gorka nagusitu dira Iron Cup txapelketaren estreinuan

Urreisti eta Ibarluzea bi setetan nagusitu dira (14-15 eta 11-15) Goixerri eta Lopezen aurka jokatutako lehen partidan. Bigarrenean, Erkiagak eta Gorkak ere Olharan eta Lekerika menderatu dituzte bi setetan (15-8 eta 1-13).

2025eko Erremontari txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2025eko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Txapelketak zortzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako sei, finalerdietako bat eta ekainaren 16an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
2025eko ''Erremontari'' saioa aurkeztu dute, Urrizaren azken txapelketa izango dena

2025eko ''Erremontari'' saioa aurkeztu dute, Urrizaren azken txapelketa izango dena

Bost bikote lehiatuko dira Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko apirilaren 28tik ekainaren 16ra eta Javi Urrizaren azken lehiaketa izango da. Partidak astelehenetan jokatuko dira berriro, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.

2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute; apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da

2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute; apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da

Bilbon aurkeztu da 2025eko Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen mailan Slam kategoriako txapelketa izango da; emakumezkoen mailakoa, aldiz, Master Series kategoriakoa. Partida guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dituzu ikusgai.

Iron Cup txapelketa apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilboko Deportivoko pilotalekuan

Iron Cup txapelketa apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilboko Deportivoko pilotalekuan

Bilboko Deportivo pilotalekuak hartuko du Jai Alai Leagueko Iron Cup txapelketaren 2025eko edizioa. Emakumezkoen txapelketa maiatzaren 16an hasiko da, eta lau bikote lehiatuko dira; gizonezkoenean sei bikote ariko dira lehian, apirilaren 25ean hasita.
Elordi eta Etxeberria ez dira gustura geratu materialarekin, baina gogotsu daude igandean Zumaian jokatzeko

Elordi eta Etxeberria ez dira gustura geratu materialarekin, baina gogotsu daude igandean Zumaian jokatzeko

Aitor Elordi eta Peio Etxeberria nor baino nor gehiago ariko dira Zumaian, apirilaren 27an, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Hantxe hautatu dute materiala igandeko hitzordurako.

2025eko Iron Cup txapelketa, EITB Median ikusgai apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean

2025eko Iron Cup txapelketa, EITB Median ikusgai apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean

2025eko Iron Cupa apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 30ean bukatuko da. Partida guztiak Bilboko Deportivon jokatuko dira, eta ikusgai izango dituzu eitb.eus-en zein Euskal Telebistan.

Artola eta Laso prest daude Labriteko partida garrantzitsurako

Artola eta Laso prest daude Labriteko partida garrantzitsurako

Iñaki Artola eta Unai Laso nor baino nor gehiago ariko dira apirilaren 26an, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Iruñeako pilotalekuan materiala hautatu dute. Irabazten duenak finalerdietan egoteko aurrerapauso handia emango du.

Javi Zabalak egin du asteburuko tantorik onena

Javi Zabalak egin du asteburuko tantorik onena

Errioxarrak Jokin Altuna Buruz Buruko egungo txapelduna gogoz estutu zuen igandeko partidan. Txapeldunak, baina, sakea berreskuratu eta neurketa irauli zuen. 22-15 irabazi zuen Altunak.

Altunak garaipen garrantzitsua lortu du, eta Zabala aukerarik gabe geratu da (22-15)

Altunak garaipen garrantzitsua lortu du, eta Zabala aukerarik gabe geratu da (22-15)

Jokin Altunak Javi Zabalak kontra jarri dion markagailua irauli du, eta 22 eta 15 nagusitu da Atanon. Txapeldunak bizirik jarraitzen du. Zabalak, berriz, agur esan dio txapelketari. Iker Larrazabal, bestalde, finalerdietan da iada. 

Unai Lasok bere lehen puntua lortu du, Peio Etxeberria 22 eta 12 gaindituta

Unai Lasok bere lehen puntua lortu du, Peio Etxeberria 22 eta 12 gaindituta

Baikoko pilotaria 0 eta 8 galtzen hasi da, baina sakea berreskuratu eta partida irauli egin du, 16 eta 2ko partziala eginda.

Markagailua hondatu da, eta Dario-Larrazabal partida eten egin behar izan dute

Markagailua hondatu da, eta Dario-Larrazabal partida eten egin behar izan dute

Markagailu elektronikoa matxuratu egin da Bastidako pilotalekuan, eta Dario Gomezen eta Iker Larrazabalen arteko partida eten egin behar izan dute, eskuzko beste bat ekarri duten arte.

Larrazabalek ligaxkako bigarren ezustekoa eman du jarraian, Dario menderatuta (20-22)

Larrazabalek ligaxkako bigarren ezustekoa eman du jarraian, Dario menderatuta (20-22)

Buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna menderatu ostean, gaur, Iker Larrazabalek 20-22 irabazi dio Dario Gomezi, Bastidan. Pilotari arabarrak partida irauli du bigarren puntua beregantzeko, 20-14 galten joan baita.

Erika-Oaia eta Erkiaga-Gorka, 2025eko Lekeitio Jai Alai Master Serieseko txapeldunak

Erika-Oaia eta Erkiaga-Gorka, 2025eko Lekeitio Jai Alai Master Serieseko txapeldunak

Finalean, ostegunean, Erika Mugartegik eta Oaia Otañok Maite eta Frida menderatu dituzte, bi jokotan, eta Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek, ordea, Urreisti eta Lekerika hartu dituzte mendean, hirugarren jokoan.

Palisten ekitaldia Zierbenan, bizi duten egoera salatzeko

Palisten ekitaldia Zierbenan, bizi duten egoera salatzeko

Palista profesionalek greban jarraitzen dute Innpala enpresarekin duten lan-gatazka ez delako konpondu oraindik. Apirilaren 17an ekitaldia egin dute Zierbenan (Bizkaia). Zaleen bbesa jaso dute. Babesa eskaini diete Asier Del Hornok eta Mikel Goñik ere, pala partida bat jokatuta.

Rezustak kontratua berritu du Asperekin 2028ko martxora arte

Rezustak kontratua berritu du Asperekin 2028ko martxora arte

Beñat Rezustak eta Aspek 2028ko martxoaren 31ra arte luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua. Hala, bada, Bergarakoak hiru urte gehiagoz jarraituko du Eibarko enpresan.
Laso eta Etxeberria prest daude final-laurdenei ekiteko; Altuna III eta Zabala, gertu 2. jardunaldirako

Laso eta Etxeberria prest daude final-laurdenei ekiteko; Altuna III eta Zabala, gertu 2. jardunaldirako

Unai Laso eta Peio Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan estreinatuko dira apirilaren 19an, Lekeition; jada, materiala hautatu dute. Bestalde, Jokin Altuna eta Javier Zabala Donostian lehiatuko dira, 2. jardunaldiari dagokion partidan; hauek ere, hautatu dituzte pilotak.

Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan

Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan

Emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako Lauko Finalak hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak, irailean. Donostiako Udalak eta Eraman enpresak 2027ra arteko akordioa sinatu dute.
Donostiako Carmelo Balda, zesta-puntaren erreferente izango da

Donostiako Carmelo Balda, zesta-puntaren erreferente izango da

Datozen hiru urteetako Jai Alai Leagueko azken faseak Donostian jokatuko dira. Beraz, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako 2025, 2026 eta 2027 urteetako Lauko Finalak Carmelo Balda frontoian jokatuko dira.

Dario eta Larrazabal gustura daude hautatutako materialarekin

Dario eta Larrazabal gustura daude hautatutako materialarekin

Dariok eta Larrazabalek ostiraleko Eskuz Banakako partidarako materiala aukeratu dute, eta pozik agertu dira hautatutako pilotekin.

Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Donostiako Carmelo Balda frontoiak hartuko ditu Jai Alai Leagueko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako Lauko Finalak datozen hiru urteetan. 2025ko Jai Alai Leagueko azken fasea irailean jokatuko da.

Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko hiru tantorik onenak

Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko hiru tantorik onenak

Iñaki Artolak, Aitor Elordik eta Iker Larrazabalek egin dituzte tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehenengo jardunaldian.

Larrazabalek ezustekoa eman du Altuna txapeldunaren aurka (14-22)

Larrazabalek ezustekoa eman du Altuna txapeldunaren aurka (14-22)

Iker Larrazabalek ezustekoa eman du ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna egungo Buruz Buruko txapeldun ohiari 14-22 irabazita.

Iker Larrazabalek Jokin Altunari egindako tanto ederra!

Iker Larrazabalek Jokin Altunari egindako tanto ederra!

Larrazabal gazteak egungo Buruz Buruko txapelduna izan du aurrean final-laurdenetako ligaxkan. Baikoko pilotaria ez da kokildu, eta tanto ederrak egin ditu; adibidez, markagailuan 5 eta 2koa jarri duena.

Altuna-Huegun eta Senperena-Cabanne txapeldun, pilota egokituan

Altuna-Huegun eta Senperena-Cabanne txapeldun, pilota egokituan

Finalak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dira. Adimen urritasunen kategorian, Joseba Altuna eta Iraitz Huegun gailendu dira, finala 25-20 irabazita. Gurpildun aulkien kategorian, berriz, Aingeru Senperena eta Maxi Cabanne nagusitu dira 25-14.

1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.

Ez dago zuzenekorik

Emaitzak

jardunaldia 26

Valladolid 1 1 Las Palmas
Girona 2 2 Celta
Rayo Vall. 1 1 Sevilla
Betis 2 1 R. Madril
At. Madril 1 0 Athletic
Leganes 1 0 Getafe
Bartzelona 4 0 R. Sociedad
Mallorca 1 1 Alaves
Osasuna 3 3 Valentzia
Vila-real 1 0 Espanyol

INFOGRAFIA

  • Zesta-punta

    Zesta-punta

    Zer partida jokatuko dira gaur zesta-puntako frontoi luzeetan?

kargatzen