Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Pistako txirrindularitza
Leire Olaberria hamabigarrena da, omniumeko lehenengo probak lehiatuta
Erredakzioa
Euskal txirrindularia helmugatik seigarren aldiz igarotzean geratu da eguneko hirugarren lasterketatik kanpo. Laura Trott, liderra.
Leire Olaberria hamabigarrena izan da eliminazio proban, omniumeko hirugarrena. Euskal txirrindularia helmugatik zazpigarren aldiz igarotzean geratu da kanpoan, taldeko bat-bateko bizkortze batek ustekabean harrapatuta.
Ikaztegietako txirrindularia sailkapen orokorreko hamabigarrena da, dominetatik 14 puntutara. Laura Trott britainiarra dago sailkapen orokorreko buruan. Sarah Hammer estatubatuarra bigarrena da, eta Annet Edmonson autraliarra, hirugarrena.
Euskal txirrindulariaren probarik gogokoenean, 20 kilometroko proban, Olaberria hamahirugarrena izan da. 3 punturekin baino ez. Malgorzata Wojtyra poloniarra izan da onena omniumeko bigarren proban.
Abiadura proban, omniumeko lehenengoan, Leire Olaberria seigarrena izan da. Ikaztegietako txirrindulariaren denbora 14,463 segundo izan da Startfordeko belodromoan.
Bihar azken hiru probak izango dira: banakako jazarpena, 10 kilometroko lasterketa eta 500 metroko erlojupekoa.