Harrera Gasteizen egin dute, astearte arratsaldean. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkie kirolariei, Parisko Olinpiar Jokoetan eta Joko Paralinpikoetan egindako lanagatik.
Iñigo Llopis igerilari paralinpikoak urrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Pariseko Joko Olinpikoetan. 100 metroetan lortu du urrezko domina eta brontzezko domina taldekideekin batera lortu zuen, erreleboetan.
Bi domina irabazita, bat urrezkoa eta bestea brontzezkoa, itzuli da Iñigo Llopis Basque Teameko igerilari donostiarra Parisko Joko Paralinpikoetatik. Orain zer-nolako helburuak dituen kontatu du elkarrizketa honetan.
Ander Cepas Basque Teameko mahai-tenis jokalari donostiarrak brontzezko domina irabazi berri du Parisko Joko Paralinpikoetan, eta oso pozik agertu da itzuleran emandako prentsaurrekoan.
Bizkaitarrak ez zuen finalerako txartela lortu duela bi egun jokatutako sailkatze proban. Igandean, eguneko bigarren finalerdian lehiatu da, eta laugarren postuan bukatu du bere txanda.
Euskal kirolariek diziplina hauetan hartuko dute parte larunbatean: errepideko txirrindularitza, igeriketa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Ander Cepasek brontzea eskuratu du mahai-tenisean banaka, S9 modalitatean. Donostiarrak Laurens Devos urrea eskuratzeko faboritoaren aurka galdu du azken-aurreko kanporaketa, 11-7, 11-8 eta 11-7.
Euskal kirolariek diziplina hauexetan hartu dute parte ostiral honetan: errepideko txirrindularitza, igeriketa, esprint piraguismoa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Lapurdin bizi den txirrindulariak, horrenbestez, hiru zilarrezko domina erdietsi ditu Joko hauetan. Errepideko lasterketan, urrea izan du jokoan Sarah Storey britainiarrarekin; azken horrek lortu du titulua, azkenean.
Cheptegeik (33 urte) Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian hartu zuen parte. Igandean gertatu zen erasoa eta orduz gero, egoera kritikoan zegoen kirolaria.
Erasotzaileak arma bat zeraman, eta tiro egin dio poliziari, Nazismoari buruzko Dokumentazio Zentroa dagoen gunean. Terrorista palestinarrek 1972ko irailaren 5ean Municheko Olinpiar Jokoetan egindako atentatuaren urteurrenean gertatu da erasoa. Hamaika atleta israeldar hil zituzten.
"Oso ondo prestaturik nentorren, eta garaia baliatu behar nuen", azaldu du txirrindulariak, Joko Paralinpikoetako erlojupekoan zilarrezko domina irabazita.
Euskal kirolariek diziplina hauetan parte hartu dute asteazken honetan: Igeriketa, txirrindularitza, tiroa, arku-tiroa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Nafarroan bizi den eta Joko Paralinpikoetan Espainiarekin aritzen den Santasek C3an lortu du bigarren postua; Foulon (Lapurdin bizi da) Frantziako selekzioarekin dabil, eta C5ean erdietsi du hirugarren tokia.
Parisko Joko Paralinpikoetan, mahai tenisean, Ander Cepasek ibilbideari ekin dio. Donostiarrak Koyo Iwabuchi japoniarraren aurka jokatu du final zortzirenetako partida, eta 3-1 irabazi du; hortaz, final laurdenetan izango da, eta diploma bermatu du.
Parisko Joko Paralinpikoetan, gurpildun aulkiko saskibaloiko txapelketan, Espainiako selekzioak, final laurdenetan, galdu egin du, Alemania aurkari, 49-57; hortaz, Asier Garcia bilbotar jokalaria dominaren bat lortzeko lehiatik at gelditu da.
Iñigo Llopis Basque Teameko euskal igerilariak brontzezko domina lortu du 2024ko Parisko Paralinpiar Jokoetako igeriketako maila mistoko 4x100 metro estiloko erreleboan. Domina zintzilikatu ostean, Llopisek EITB Mediarekin hitz egin du.
Parisen Paralinpiar Jokoak martxan dira, historiako ediziorik unibertsal eta berdinzaleena. 167 herrialdetako 4.400 kirolari izango dira aurtengo hitzorduan, baita errefuxiatu talde bat eta 96 kirolari neutral ere.
Iker Sastre eta Ander Cepas, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak, prest daude Parisko Joko Paralinpikoetan lehiatzeko. Dominaren bat lortzea dute helburu.
Nahia Zudaire Basque Teameko igerilaria oso pozik eta ilusionatuta agertu da Parisko Joko Olinpikoen atarian. Egindako lana uretan ikustea da bere asmoa.
Bilbotarrak, 2024ko udan, bi lorpen oso handi eskuratu ditu: Olinpiar Jokoetako zilarrezko domina, eta Europako Txapelketa. EITBri azaldu dionez, hiruko saskibaloiko denboraldia udan jokatzen duten, ez du atsedena hartzeko astirik.
Gurpildun saskibaloiean arituko dira gehienak (5); txirrindularitzan eta igeriketan launa; bi mahai-tenisean, eta bana izango dira arku-tiraketan, tiraketan, piraguismo sprintean, boccian eta triatloian.
Rion eta Tokion diploma lortu ostean, gogotsu egin die aurre Raquel Mateo triatleta paralinpikoak Parisko Paralinpiar Jokoei. Dominak lortzea zail ikusten du, baina ahalik eta ondoen lehiatzea espero du.
Ez dira Nahia Zudaire eta Iñigo Llopisen lehen Jokoak, izan ere, 2020an Tokion izan ziren. Oraingoan, nafarra lau probatan arituko da eta bular estiloko 100 metroetan ikusten ditu aukera gehien. Hernaniarra, aldiz, munduko txapelduna da S8 bizkarkako kategorian.
Ander Cepas eta Iker Sastre mahai-tenis jokalariak gogotsu daude Pariseko Joko Paralinpikoetan parte hartzeko. Dominaren bat lortzeko asmoz lehiatuko dira biak.
Asier Garciak laugarren aldiz parte hartuko du Paralinpiar Jokoetan, eta dagoeneko badaki zer den domina bat irabaztea (zilarra eskuratu zuen Tokion). Parisen urrea lortzeko asmoa du gurpil aulkiko Espainiako saskibaloi selekzioarekin.