Itxi

Reala

Europa Liga

Realak sarrerak saldu beharko dizkie Ajaxeko zaleei

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realak uko egin behar izan dio Herbehereetako jarraitzaileei sarrerarik ez saltzeko ahaleginari, "Europako erakundearen erregulazioak talde txuri-urdinaren borondatea gauzatzea eragozten" duelako.

  • Anderlechten aurakko partidako irudia. Argazkia: EFE.

    Anderlechten aurakko partidako irudia. Argazkia: EFE.

Realak sarrerak saldu beharko dizkie Ajaxeko zaleei azkenean, duela aste batzuk sarrerarik salduko ez ziela iragarri ondoren.

Talde txuri-urdinak ostiral honetan adierazi duenez, azken asteetan UEFArekin, Ajaxekin eta bertako agintariekin hizketan aritu dira, azaroaren 28an Reale Arenan jokatuko den partidarako zaleei sarrerak saltzeari buruz.

Azkenean, Realak uko egin behar izan dio Herbehereetako jarraitzaileei sarrerarik ez saltzeko ahaleginari, "Europako erakundearen erregulazioak talde txuri-urdinaren borondatea gauzatzea eragozten" duelako.

Era berean, Realak gogorarazi duenez, "Europako azken partida batzuen ospakizunak eta eskatutako segurtasun eta antolakuntza dispositiboak inguratu dituzten inguruabarrak ikusita", Donostiako Udalak talde txuri-urdinari sarrerarik ez saltzeko eskatu zion.