Itxi

Reala

Fitxaketa

Realak Claire Lavogez fitxatu du, 2024-25 denboraldirako

EITB MEDIA

Erdilaria, 30 urtekoa bera, Kansas City Current taldetik iritsi da Realera. Internazionala izan da, eta hiru aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Olympique Lyon taldearekin. Nabarmendu du klub "historiko" batek fitxatu duela: "Hona etortzea bikaina da niretzat", adierazi du.

  • Claire Lavogez, Reale Arenan, bere elastiko berria duela. Argazkia: Reala.

    Claire Lavogez, Reale Arenan, bere elastiko berria duela. Argazkia: Reala.

Realak Claire Lavogez erdilaria fitxatu du, 2024-25 denboraldirako, astelehenean Donostiako klubak iragarri duenez. Jokalaria, 30 urtekoa bera, Kansas City Current taldetik iritsi da Realera. Internazionala izan da, Frantziarekin, eta hiru aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Olympique Lyon taldeko futbolaria zela; Lavogezek nabarmendu du klub "historiko" batek fitxatu duela: "Hona etortzea bikaina da niretzat", adierazi du, Realak zabaldutako adierazpenetan.

Gipuzkoako taldeak azpimarratu du "esperientzia handiko" jokalaria dela. Frantziako Lehen Mailan, Olympique de Lyonen ez ezik, FCF Henin-Beaumonten, Montpellier Herault SCn eta Girondins Bordelen ere aritu da. Azken bi denboraldietan ibili da Kansas City Currenten.

"Esperientzia handia da niretzat. Ameriketako Estatu Batuetatik nator, eta esperientzia handia izan zen; orain, hona, klub historiko batera eta Reala bezalako erakunde batera etortzea, bikaina da niretzat", esan du.