Reala
Fitxaketa
Realak Violeta Quiles aurrelaria fitxatu du, 2026ko ekainera arte
EITB MEDIA
Quiles, 24 urtekoa bera, Betisetik iritsi da klub txuri-urdinera: "Oso pozik" dago, Realean jokatzeko erabakia hartu izateagatik, "eta hazten jarraitzeko gogoz" azaldu da Gipuzkoako taldearen futbolari berria.
-
Quiles, Reale Arenan; aurrelaria gutxienez bi urtez izango da Realean. Argazkia: Reala.
Realak Violeta Quiles aurrelaria fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako, 2025-26 denboraldiaren amaierara arte, klub txuri-urdinak ostegun arratsaldean iragarri duenez. Quiles, 24 urtekoa bera, Betisetik iritsi da klub txuri-urdinera: "Oso pozik" dago, Realean jokatzeko erabakia hartu izateagatik, "eta hazten jarraitzeko gogoz" azaldu da Gipuzkoako taldearen futbolari berria.
Murtziako Cartagenan sortua, Quilesek F Ligarako igoera bat du lortuta, Alhama CF ElPozo taldearekin, eta azken bi denboraldietan aritu da Betisen. Jokalari azkar eta trebea da, Realak nabarmendu duenez, eta erasoko ezker hegalean jokatzen du.
¿ Elkar ikusteko gogoz#VioletaTxuriUrdin pic.twitter.com/JkYGvJJDXU
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) July 4, 2024