Reala
ERREGINAREN KOPA
Erregina Kopako finalerako sarrerak astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira
EITB MEDIA
Realak eta Bartzelonak maiatzaren 18an, larunbata, jokatuko dute titulua, 19:00etatik aurrera, Romareda futbol zelaian.
-
Realeko jokalariak, Erreginaren Kopako finalerako txartela ospatzen. ARGAZKIA: EFE
Realaren eta Bartzelonaren arteko 42. Erregina Kopako finalerako sarrerak astelehenetik, apirilaren 29tik, aurrera erosi ahal izango dira, 12:00etan hasita. Zale bakoitzak gehienez ere 6 sarrera eskatu ahal izango ditu. Sarrerak Espainiako Futbol Federazioaren esteka baten bidez erosi ahal izango dira.
Zale txuri-urdinentzako sarreren prezioak honako hauek izango dira:
1. Kategoria: 25 € Mendebaldeko Tribuna
2. Kategoria: 20 € Ekialdeko Tribuna
3. Kategoria: 15 € Hegoaldeko Harmaila