Itxi

Reala

Atxiloketak

Paris Saint-Germaineko hamabi erradikal atxilotu dituzte, Realeko zaleei eraso nahi izateagatik

EITB MEDIA

Atxilotuek debekatuta dute Frantziako klubaren futbol zelaira sartzea. Ziurtatu dute eskuin muturrekoaren kideak direla, eta planifikatuta omen zuten euskal taldeko hainbat zale jotzea, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako partidaren atarikoan.

  • Realeko 2.000 bat zale daude Parisen. Argazkia: EITB Media.

    Realeko 2.000 bat zale daude Parisen. Argazkia: EITB Media.

Paris Saint-Germaineko hamabi zale erradikal atxilotu dituzte Parisen, Realeko zaleei eraso nahi izateagatik. Atxilotuek ziurtatu dute eskuin muturrekoaren kideak direla, eta planifikatuta omen zuten euskal taldeko hainbat zale jotzea, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako partidaren atarikoan.

Frantziako komunikabide batzuek adierazi dutenez, atxilo eraman dituzten zaleek debekatuta dute Printzeen Parkera sartzea, alegia, Paris Saint-Germainen zelairako sarbidea. Frantziako agintariek indartuta zuten zaintza, partida aurreko orduetan, Pariseko hainbat puntutan, istiluak egon zitezkeelakoan.

Pariseko erdigunean egin dituzte atxiloketak. Realeko 50 zale zeuden bertan, lasai, arratsaldean, eta erradikalak hurbildu zitzaizkien; azken horiek kaputxak eta bengalak zeramatzaten aldean.