Itxi

Reala

Erreginaren Kopa

Realaren eta Bartzelonaren arteko Kopako final-laurdenetako partida martxoaren 16an jokatuko da, 20:45ean

EITB Media

Espainiako Futbol Federazioak Erreginaren Kopako final-laurdenetako partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu.

  • Reala - Bartzelona

    Primera Iberdrola Ligako Reala - Bartzelona partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: EFE

Realaren eta Bartzelonaren arteko Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida martxoaren 16an (asteazkena) jokatuko da, 20:45ean, Zubietan. Hala jakinarazi du astelehen honetan Espainiako Futbol Federazioak.

Txuri-urdinek aurkari gogorra izango dute aurrean, Bartzelona Primera Iberdrola Ligako, Txapeldunen Ligako eta Erreginaren Kopako egungo txapelduna baita. Realari aurkari zailena egokitu zaiola esan liteke.

Martxoaren 16an jokatuko dira Tenerife - Sevilla (16:00etan) eta Levante - Real Madril (18:30ean) kanporaketak ere. Bestalde, Madril CFF eta Sporting Huelva taldeen arteko lehia hilaren 17an izango da, 17:00etan.

Erreginaren Kopako final-laurdenetako partiden datak eta ordutegiak:

Martxoak 16, asteazkena:

Tenerife - Sevilla (16:00etan)

Levante - Real Madril (18:30ean)

Reala - Bartzelona (20:30ean)

Martxoak 17, osteguna:

Madril CFF - Sporting Huelva (17:00etan)