Reala
Zubietan
Ramajok taldekideak bisitatu ditu, senda-agiria jaso ostean
eitb.eus
Bestalde, Realak jakitera eman duenez, Erreginaren Kopako txapeldunak Gipuzkoan zehar ibiliko dira ostegunean, omenaldia jaso dezaten.
Sandra Ramajo Realeko jokalaria ondoezik jarri zen joan zen igandean, Anoetan, Atletico Madrilen aurka larunbatean irabazitako Kopako Txapelketaren osteko ospakizunetan.
Txuri-urdinen kapitainak atzo bertan jaso zuen senda-agiria, zegozkion osasun-azterketak egin ondoren, eta bere etxera itzuli ahal izan zen.
Behin atseden hartuta, bere taldearen lan-saioa ikustera hurbildu da astearte honetan Zubietara, eta bertan taldekideen berotasuna jaso ahal izan du.
Geroago, Ramajo berak, bere Twitter kontu pertsonalaren bidez, eskerrak eman ditu jaso dituen estimuzko mezuengatik.
Gracias equipo por el abrazo, ahora toca recuperarse bien y siento mucho el susto que di¿¿
— Sandra Ramajo (@sann_9) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Y gracias también a tod@s los que os habéis preocupado y me habéis mandado todo vuestro cariño.
Así una se recupera con más fuerza¿¿¿¿
Sigo sin creerme todo lo que vivimos...¿ pic.twitter.com/YAFB6Qsoyq
Omenaldia Gipuzkoan zehar
Realak astearte honetan jakitera eman duenez, Kopako txapelketa eskuratu berri duten jokalariak zein kopa bera Gipuzkoan zehar ibiliko dira ostegunean, "garaipen handi hau probintzia osoarekin ospatu eta Gipuzkoako zale guztiei eskerrak emateko taldeari eman dioten babesagatik". Hala dio talde txuri-urdinak argitara eman duen oharrak.
Honako hau izango da egingo duten ibilbidea:
11:00 – Aretxabaleta
11:45 – Arrasate
13:00 – Beasain
16:30 – Tolosa
17:30 – Urnieta
18:30 – Lasarte-Oria
19:30 – Hondarribia
20:30 – Irun