Itxi

Reala

Garaipena Donostiara

Reala gailendu da Araba Sarian, Alaves eta Sochauxen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Antolatzailearen eta Sochauxen artean eman zitzaion hasiera txapelketari. Shochauxe berdinketaren bila aritu zen, baina azken norgehiagokari Realaren garaipenarekin eman zitzaion amaiera.

Reala Araba Sarian nagusitu zen Mendizorrotzan jokatutako Alaves eta Sochauxen aurkako neurketetan gailenduz, hain zuzen ere, 0-1 eta 1-2 emaitzak erdietsiz.

Zuri-urdinen eta frantziarren berdinketaren ostean, donostiarrak Juanmiren golari esker, eta ondoren, Theo Hernandez eta Sandroren golei esker nagusitu ziren talde atzerritarraren aurka. Nahiz eta aurrelari txuri-urdinak huts egin zuen penaltian Sochaux Nandoren gol batekin aurreratu zenean.

Antolatzailearen eta Sochauxen artean eman zitzaion hasiera txapelketari. Aurreneko 45 minutuak hutsean bukatu ziren, Abelardok harrobiko hainbat jokalariri aukera eman zien bitartean, horien artean, Drako Brasanac, talde gasteiztarreko azken fitxaketa.

Bigarren norgehiagoka

Gaueko bigarren norgehiagokan, hain zuzen ere, Realak eta Alavesek elkarren aurka jokatutakoan, gipuzkoarrak izan ziren nagusi eta Alex Dominguezen ingurura hasierako minutuetan iristea lortu zuten, nahiz eta markagailuan ez islatu.

Borja Baston aurrelariak izan zuen talde arabarraren aukerarik argiena, 14. minutuan txuri-urdinak gainditu eta Moyako irteeraren aurrean baloia eskuratu zuenean, baina gutxigatik izan bazen ere, ezin izan zuen aukera burutu. Hala ere, Asier Garitanoren mutilak esku artean eduki zuten baloia aurkariari gailenduz, neurketaren 27. minutuan iritsi zen Gorosabelen erdialde batek neurketaren lehen gola ekarri zuenean Juanmik buruarekin ate barrura jaurtita (0-1).

Hirugarren norgehiagoka

Hirugarren eta azken neurketa Sochaux eta Realaren artekoa izan zen eta Nando Garciaren golari esker, frantsesak markagailuan 1-0ekoa jarrita aurreratu ziren arren, txuri-urdinak debutatzen zegoen Sandrori aukerak eman nahi izan zizkioten, eta horrela izan ere, 19. minutuan penaltia eragin baitzuen.

Shochauxe berdinketaren bila aritu zen azken unera arte, baina azken norgehiagokari Realaren garaipenarekin eman zitzaion amaiera (2-1), eta ondorioz, gipuzkoarrek bere gain hartu zuten Araba Saria.