Itxi

Reala

Lesioa

Diego Llorentek haustura du peronean

EEREDAKZIOA

Realeko jokalariak traumatismoa pairatu zuen ezker orkatilean iragan ostiralean Leganesen aurka jokatutako neurketan. Datorren astelehenean egingo diote ebakuntza Majadahondako ospitalean.

  • Diego Llorente min hartuta atera behar izan zuten Leganeseko zelaitik. Argazkia: EFE

    Diego Llorente min hartuta atera behar izan zuten Leganeseko zelaitik. Argazkia: EFE

Diego Llorente Realeko jokalariak haustura du peronean. Madrildarrak traumatismoa izan zuen ezker orkatilean iragan ostiralean Leganesen aurka jokatutako neurketan.

Realak osasun partearen bidez iragarri duenez, Llorentek haustura distala du ezker peronean eta ebakuntza egingo diotr astelehenean Majadahondako FREMAP ospitalean.