Futbola
Erregina Kopa
Kopako Deportivo-Reala eta Cacereño-Athletic partidak abenduaren 22an jokatuko dira
EITB Media
Txuri-urdinek Coruñan jokatuko dute abenduaren 22an, igandean, 12:00etan; egun berean, zuri-gorrien neurketa Caceresen izango da, 13:00etan.
-
Erregina Kopa. Argazkia: @FutFemRFEF
Erregina Kopako final-zortzirenetako kanporaketen datak eta ordutegiak zehaztu ditu Espainiako Futbol Federazioak. Realak eta Athleticek egun berean jokatuko dute, abenduaren 22an.
Deportivo izango du aurkari Realak. Norgehiagoka Coruñan jokatuko da, abenduaren 22an, igandean, 12:00etan. Egun berean, Athleticek Cacereñoren kontra jokatuko du, 13:00etan, Caceresen.
Erregina Kopako final-zortzirenetako partiden datak eta ordutegiak:
Abenduak 20, ostirala:
Vila-real vs Real Madril (19:00etan)
Levante Badalona vs Atletico Madril (20:45ean)
Abenduak 21, larunbata:
Costa Adeje Tenerife vs Bartzelona (13:00etan)
Sporting Club vs Levante UD (15:30ean)
Granada vs Sevilla (17:30ean)
DUX Logroño vs Madril CFF (19:00etan)
Abenduak 22,igandea:
Deportivo Coruña vs Reala (12:00etan)
Cacereño vs Athletic Club (13:00etan)