Itxi

Futbola

Erregina Kopa

Osasuna vs Levante Badalona eta DUX Logroño vs Eibar, Kopako hirugarren kanporaketako partidak

EITB Media

Gorritxoek F Ligako Kataluniako taldearen kontra jokatuko dute etxean; armaginek, aldiz, Lehen RFEF Mailako Errioxako taldeari egingo diote bisita. Neurketak azaroaren 5, 6 eta 7an jokatuko dira.

  • Erregina Kopa

    Erregina Kopako garaikurra. Argazkia: @FutFemRFEF

2024-2025 Erregina Kopa aurrera doa, eta urriaren 17an zozkatu dira hirugarren txandako kanporaketak, Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian.

Euskal taldeei dagokienez, Osasunak F Ligako Levante Badalona izango du aurkari. Gorritxoek etxean jokatuko dute. Horrez gain, Eibar Lehen RFEF Mailako (Bigarren Maila) DUX Logroñoren kontra lehiatuko da. Armaginek Errioxako taldearen zelaia bisitatuko dute.

Norgehiagokak azaroaren 5, 6 eta 7an jokatuko direla jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioak.

Erregina Kopako 3. kanporaketako partidak:

CD Tenerife – Sporting Huelva

Guiniguada Apolinario – Costa Adeje Tenerife

AEM SE – Vila-real

Osasuna – Levante Badalona

Cacereño – Valentzia

DUX Logroño – Eibar

Deportivo Coruña – Betis

Albacete – Granada