Itxi

Futbola

Erregina Kopa

Eibarrek eta Osasunak gaur jakingo dute zein aurkari izango dituzten Erregina Kopako 3. kanporaketan

EITB MEDIA

Zozketa Las Rozasen (Madril) izango da, 13:00etatik aurrera.

  • Hirugarren kanporaketa ostegunean zozkatuko dute, 13:00etatik aurrera. Argazkia: RFEF.

    Hirugarren kanporaketa ostegunean zozkatuko dute, 13:00etatik aurrera. Argazkia: RFEF.

Eibarrek eta Osasunak ostegunean, hilaren 17an, jakingo dute zein aurkari izango dituzten 2024-25 denboraldiko Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketan. Hirugarren kanporaketa horretan zer neurketa izango diren zehaztuko dituen zozketa, esan bezala, ostegunean egingo dute, Las Rozasen (Madril), 13:00etatik aurrera; Gipuzkoako eta Nafarroako taldeek ordezkatuko dute Euskal Herriko futbola txanda horretan.

Talde hauek sartuko dira 2024-25 denboraldiko Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketako zozketan:

Eibar

Osasuna

Costa Adeje Tenerife

Betis

Valentzia

Levante Las Planas

Granada

Vila-real

Sporting Huelva

Deportivo Coruña

AEM Lleida

Alba Fundacion

Cacereño

DUX Logroño

CD Tenerife

Guiniguada Apolinario

2023-24 denboraldiko F Ligan aurreneko zortzien artean sailkatzea lortu zutenez, Athletic eta Reala hurrengo kanporaketan sartuko dira Kopan, alegia, final zortzirenetan; Eibar eta Osasuna ahaleginduko dira hurrengo zozketa horretan izateko, Euskal Herriko beste bi taldeekin batera.