Itxi

Futbola

Erregina Kopa

Zaragoza-Osasuna eta Alaves-Logroño, Kopako bigarren kanporaketan

EITB Media

Gorritxoek etxetik kanpo jokatuko dute Aragoiko taldearen aurka eta Gloriosasek etxean hartuko du Errioxako taldea. Neurketak urriaren 2an jokatuko dira. Hurrengo kanporaketan F Ligako taldeak sartuko dira lehian.

  • Osasuna

    Osasunako jokalariak lehen kanporaketan Racingi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: @Osasuna_fem

Osasunak eta Alavesek badakite zeintzuk izango dituzten aurkari Erregina Kopako bigarren kanporaketan. Zozketa asteartean egin da, irailaren 17an, Las Rozasen (Madril).

Alavesek etxean jokatuko du DUX Logroñoren kontra eta Osasunak bisita egingo dio Zaragozari. Neurketak urriaren 2an jokatuko direla jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioak, baina ez ditu ordutegiak zehaztu.

Hurrengo kanporaketan F Ligako taldeak sartuko dira lehian.

Erregina Kopako 2. kanporaketak:

Cordoba-Cacereño

Sporting Gijon-Deportivo Coruña

Zaragoza-Osasuna

FC Tenerife-Getafe

Alhama-Alba Fundacion

Espanyol-Aem SE

Guiniguada Apolinario-Femarguin Spar Gran Canaria

Alaves-DUX Logroño