Itxi

Futbola

Erregina Kopa 2024-2025

Bizkerre-Alaves eta Racing Santander-Osasuna, Erregina Kopako lehen txandako kanporaketak

EITB Media

Euskal derbia jokatuko dute Bizkerrek eta Alavesek Kopako estreinako txandan. Bestalde, Osasunak Racing izango du aurkari Santanderren. Partidak irailaren 10etik 12ra artean jokatuko dira.

  • Erregina Kopa

    Erregina Kopa. Argazkia: @FutFemRFEF

2024-2025 denboraldiko Erregina Kopa irailaren 10ean jarriko da abian. Lehen Mailako taldeak ez dira lehian sartuko oraindik. Lehen txandako kanporaketen zozketa abuztuaren 9an egin da, Las Rozasko (Madril) Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan.

Hala, bada, Bizkerreren eta Alavesen arteko euskal derbia izango da kanporaketetako bat. Norgehiagoka Bizkerreren zelaian jokatuko da. Horrez gain, Osasunak Racing Santander izango du aurkari Santanderren. Partidak irailaren 10a eta 12a bitartean jokatuko dira.

Erregina Kopako lehen txandako kanporaketak:

Bizkerre - Alaves

Racing Santander - Osasuna

Padrejon - DUX Logroño

Atletico Villalonga - Deportivo Coruña

Kordoba - Malaga

Zaragoza - Huesca

Oviedo - Sporting

Real Union Tenerife - CD Tenerife

Rayo Vallecano - Getafe

Femarguin - Juan Grande

Union VIera - Guiniguada Apollinario

La Solana - Alba Fundación Femenino

Albacete - Cacereño

Balears - Aem SE

Espanyol - Europa

Elx - Alhama