Itxi

Futbola

LaLiga

Granada-Valentzia eta Levante-Andorra partidak, atzeratuta Valentziako suteak eragindako hildakoen omenez

EITB Media

LaLigak EA Sports Ligako eta Hypermotion Ligako neurketak atzeratzea onartu du, Valentziako Erkidegoko bi klubek hala eskatuta, sute batek Valentzian bi etxebizitza eraikin kiskali ostean.

  • Sute batek Valentzian kiskalitako etxebizitza eraikinak

    Sute batek Valentzian kiskalitako etxebizitza eraikinak. Argazkia: EFE

LaLigak Granada-Valentzia eta Levante-Andorra partidak atzeratzea onartu du, Valentziako Erkidegoko bi klubek hala eskatuta, otsailaren 22an, ostegunean, sute batek Valentziako bi etxebizitza eraikin kiskali eta gutxienez hamar hildako utzi ostean.

EA Sports Ligako 26. jardunaldiko Granadaren eta Valentziaren arteko partida otsailaren 23an, larunbatean, 14:00etan zen jokatzekoa, baina ez da aipatutako datan jokatuko; beste data bat zehaztuko da datozen egunetan.

Gauza bera gertatzen da Hypermotion Ligako 28. jardunaldiko Levanteren eta Andorraren arteko neurketarekin; kasu honetan, partida Ciutat de Valencian jokatu behar zen otsailaren 23an, 21:00etan; kasu honetan ere, beste data bat zehaztuko dute.